Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 2010

Iraupena: 120 min min.

Zuzendaritza: Charles Ferguson

Aktoreak:

Documental

Produkzioa: Representational Pictures, Sony Pictures Classics

Inside Job

Izenburu originala: Inside Job

2008an beren etxeak eta lanpostuak galdu zituzten milioika lagunen porrota ekarri zuen  eta, horrez gain, herrialde garatuen egonkortasun ekonomikoa arriskuan jarri zuen krisi ekonomiko mundialaren arrazoiei eta erantzuleei buruzko dokumentala. Finantzariei, politikariei eta kazetariei egindako ikerleta zabal baten eta elkarrizketa ugarien bidez,  eskrupulurik gabeko enpresarien gorakada eta politikaren eta heziketaren degradazioa adierazten dira.

Gaiak
Boterea, erantzukizuna eta kontzientzia-hartzea

Boterea. Dokumentalak botereen banaketarik ez dagoela adierazten du. Botere politikoa eta judiziala botere ekonomikoaren eta industria finantzario harrapariaren menpe daudela erakusten da.
Erantzukizuna. Mundu mailako engaranaje finantzarioa osatzen dutenen balio etikorik eza erakusten dute elkarizketek. Erantzukizun ororen gainetik, diru-gosea, kodizia eta enpresa-ustelkeria  nagusitzen dira ongizate sozialaren gainetik.
Kontzientzia-hartzea. Dokumentalak krisi ekonomiko honen errealitateaz kontzientzia hartzea ahalbidetzen die herritarrei.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak

Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik

· Krisiari buruz: Zer da krisi ekonomikoa? Zergatik lehertzen da? Aurreikus eta saihes daiteke? Baldintza ekonomikoek soilik sortzen dtuztela uste al duzu?
· Erantzukizunari buruz: Nor da krisiaren erantzule? Ekonomialariak bakarrik? Herritarrak arazoaren konponbidearen eragile aktiboak al dira? Nahikoa egiten al dugu?
· Heziketari buruz: Ekonomiaren heziketaren eremuan interes iraultzailerik ba al dago? Besteek erakusten diguten zalantzan jartzen al dugu? Etika gainditu gabeko irakasgaia izaten al da?

…pelikula ikusi ondoren

· Honako hitzak entzun daitezke dokumentalean: “Beste batek faktura ordainduko balu zeure erakunde finantzarioa arriskuan jarrita urtean 2 edo 10 milioi dolar gehiago lortuko al zenituzke? Wall Street-eko jende gehienak arriskatu egingo zela esan zuen.” Zeuk zer egingo zenuke? Gehiago irabaztea erabakiko zenuke edozein preziotan? Banka etikoa posible al da?
· Ponzi Piramidea, diru-desbideratzea eta -zuritzea, soldata neurrigabeak, zabor-kredituak, higiezin-burbuila, elikadura-katea eta abar. Hitz horiek zer dakarkizute?
· Merkatua ez erregularizatzearen alde legeak jartzeari buruz zer diozu? Gobernuek herritarra babestea esan nahi al du?
· Zer esan nahi du krisia konpondu nahi duten aholkulariak eragin zuen egitura eraiki zuten pertsona berdinak izatea?

Jon Auzmendiren laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top