Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 2004

Iraupena: 98 min.

Herrialdea: Espainia

Zuzendaritza: Manolo Matji

Aktoreak:

Alberto San Juan, Emma Suarez, José Ángel Egido, Vicente Romero, Andres Lima, Ana Wagener, Aitor Merino, Paco Marín

Produkzioa: Gustavo Ferrada

Horas de luz

Izenburu originala: Horas de luz

Sinopsia
1987an, Juan José Garfiak hiru polizia hilko ditu eta ondorioz ehun urteko kartzela-zigorra ezarriko diote. Preso erreboltaria, buruzagi azkarra eta iheskorra izanik ihesaldi-saiakera askotan hartzen du parte. Ondorioz, zaintza etengabean bizitzeaz gain, isolamendu-erregimen berezia du. Infernu horretan kartzelan erizain gisa lan egiten duen Marimar ezagutzen du. Biek elkarrekin konfiantzaz, ferekaz eta barkamenaz betetako maitasun-istorio bati ekingo diote. Biak elkarrekin etorkizunarekin amets egitera ausartuko dira.

Gaiak
Barkamena eta bigarren aukerak

Barkamena. Gizakiak bere akatsen kontzientzia har dezan maitasunak eta enpatiak duten gaitasuna erakusten du istorioak.
Barkamena eskatzeko prestatzen du gizakia.
Bigarren aukerak. Bigarren aukerak bat izan ondoren bilakaera pertsonala erakusten du filmak. Pertsonarengan itxaropen-zirrikitua uzten du. Itxaropen horrek aldatzeko aukera eskain dezaketen baldintzak sor ditzake.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik

· Bidegabekeriari buruz: Bidegabekeriaren aurrean, gure epaiek bereizten al dute bidegaberia eta egilea? Ekintza eta pertsona bereizten al ditugu?
· Birgizarteratzeari buruz: Birgizarteratzea posible al da?
· Ordaintzari buruz: Zerk ahalbidetzen digu barkamena eskatzea eta barkatzea?

…pelikula ikusi ondoren

· Zertaz ari da Juanjo hau adierazten duenean: «Hilzorian zegoela bere emaztearengan eta seme-alabengan pentsatzen zuen, orain ulertzen dut, gehien axola duena kendu nion, gehien maite zuena, bere familia»?
· Zer esan nahi du aske izateak? Kartzelatik kanpo egon behar al dugu aske sentitzeko?
· Mundu guztiak merezi al du aukera bat izatea? Mugarik ba al dago? Non? Zergatik?

Itxasne Etxeberriaren laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top