Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 1982

Iraupena: 183 min.

Herrialdea: Bretaina Handia

Zuzendaritza: Richard Attenborough

Aktoreak:

Ben Kingsley, Amrish Puri, Roshan Seth, Rohini Hattangady, Candice Bergen, Edward Fox, John Gielgud, Trevor Howard, John Mills, Martin Sheen, Ian Charlenson, Athol Fugard, Gunter María Halmer, Saeed Jaffrey, Geraldine James

Produkzioa: Richard Attenborough

Gandhi

Izenburu originala: Gandhi

Sinopsia
Mahatma Gandhik (Ben Kignsley) ez zuen herrialderik gobernatu, baina inork lehen lortu ez zuena lortu zuen: India askatasunera biderat, eta herri baten itxaropena izan zen. 1983an bere bide profesionalari ekin zion orduan britaIniarren kolonia zen Egoafrikan abokatu lanetan. Urte batzutan han bizi zen eta ingelesenpean bizi ziren indiarren eskubideen alde egin zuen lan. Afrikaz kanpo ere ezaguna bilakatu zen. 1915ean Indiara joan zen, eta herrialde honetatik bidaiatu ondoren eta honen errealitate tristea ezagutu ondoren britainiarrengandik askatzeko lan egiten hasi zen. Bere herrialdea bakean oinarritutako eta indarkeriarik gabeko iraultza baterako prestatzen joan zen, azkenean Indiaren independentzia erdietsi zuen giza duintasunaren errespetu zorrotz batean oinarrituz.

Gaia
Gatazka, indarkeriarik eza eta itxaropena

Gatazka. Gatazka suntsitzaile batean giza duintasuna edo kausa baten balioa defendatzerakoan sortzen den bidegurutzea azaltzen da pelikulan.
Indarkeriarik eza. Bidezkotzat hartzen den horren aldeko borroka utzi gabe eta hauek itzultzeko asmorik gabe kolpeak jasotzeko behar den adorea eta jakinduria azaltzen da.
Itxaropena. Gizakiaren hoberenean konfiantza izanik gatazka batean itxaroten jakitearen beharra azaltzen du, eta nola uztartu itxarote hau helburuak lortzeko borrokarekin.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik

· Lehentasunari buruz: Gatazka batean zeri ematen diogu lehentasuna, gure helburuei edo pertsonaren balioari?
· Indarkeriari buruz: Gatazka baten irtenbidea lortzeko indarkeria baliagarria al da?
· Adoreari buruz: Adoreak eta beldurrak zein harreman dute? Bateraezinak al dira?

…pelikula ikusi ondoren

· Britainiarrek eginiko erropak boikoteatzen duen kanpainia zergatik gelditzen du Gandhik? Zer esan nahi du «Agian oraindik ez gaude prest» esaten duenean?
· Zergatik izan zuen hainbesterainoko indarra horrelako iraultza baketsu eta indarkeriarik gabekoak? Indarkeriaz borrokatu izanak zergatik suposa lezake erronka handiagoa?
· Zer nahi du Gandhik «hauen pentsakera aldatzea nahi dut, ez guztiok ditugun ahultasunengatik hiltzea» esaterakoan?

Begoña Gomezen laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top