Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 1989

Iraupena: 98 min.

Herrialdea: Bretainia Handia

Zuzendaritza: Kenneth Branagh

Aktoreak:

Kenneth Branagh, Paul Scofield, Derek Jacobi, Ian Holm, Emma Thompson, Judi Dench, Christian Bale, Robbie Coltrane, Michael Maloney, Michael Williams, Robert Stephens, Brian Blessed, Richard Bries, Alec, McCowen, Geraldine McEwan

Produkzioa: Bruce Sharman

Enrique V

Izenburu originala: Henry V

Sinopsia
Enrique V.a., Ingalaterrako errege gaztea, panpina besterik ez da Elizaren eskuetan: elizgizonek konbentzituta eta ingurukoek horiei babes emanik, Frantziako tronua bere egiteko gerra hastea erabakitzen du. Aguincourteko bataila odoltsuarekin amaitzen da gerra. Kanpaina guztian zehar eta, batez ere, azken batailaren aurreko orduetan, erregeak bere izaera onartu beharko du eta adorerik gabeko bere tropei eta sortutako zalantza guztiei aurre egin.

Gaia
Erantzukizuna eta ausardia


Erantzukizuna:
Pelikulak erantzukizuna nork bere gain hartzeak sortzen duen gatazka erakusten du. Horretarako bizitzan behar den heldutasun prozesua deskribatzen du.
Ausardia: Bizitza bere gatazkekin, kontraesanekin eta zalantzekin bizitzeak dakarren erantzukizuna norberak bere esku hartzeak eskatzen duen ausardia ageri da filmean.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik

· Erantzukizunari buruz: Zein erlazio dute askatasunak eta erantzukizunak?
· Erabakiei buruz: Guk geuk hartzen ditugu erabakiak? Zer izaten dugu kontuan erabaki bat hartzerakoan?
· Zintzotasunari buruz: Zer da zintzoa izatea? Zein erlazio dute zintzotasunak eta ausardiak?

…pelikula ikusi ondoren

· Zer gertatzen zaio Enrique V.ari bere betiko lagunekin? Zergatik du horrelako jarrera haiekin?
· Agincourteko batailaren bezperako gauean Enrique V.ak bere beldur guztiei eta ziurtasun ezari aurre egiten die. Zergatik eta nola egiten du aurrera? Zerk bultzatzen du?
· Zer esan nahi du Enrique V.ak «partikularrek goza dezaketen bihotzeko zein bake amaigaberi egin behar diote uko erregeek» dionean?

Begoña Gomezen laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top