Sinopsia
Epaiketa batean, eta froga eta testigantza guztian entzun eta gero, Hamabi pertsonez asatutako zinpeko epai mahai batek erabateko adostasunez erabaki behar du akusatu bat absolbitzea ala heriotzera kondenatzea. Gizon baten bizia jokoan dago, historia propioa duten hamabi pertsonen eskutan. Hasiera batean horietako hamaikak heriotz zigorraren alda daude, baina bat ez dator bat…
Gaia
Gatazkak, dibertsitatea eta segurtasun eza
Gatazkak. Pelikulak askatasuna norberak bere buruarekin duen gatazka bezala erakusten du. Bikotearen erlazioaren eta etengabe bizitzak jartzen dizkien proben bidez islatzen da hori.
Dibertsitatea. Istorioa tolerantziaren, dibertsitatearen errespetuaren, kultura guztien eta, nahiz eta ez den perfektua, norberarenaren aldeko aldarrikapen da.
Segurtasun eza. Pelikulan leku dute segurtasun ezak eta beldurrak. Kontrolatzen dugunak, arriskuak, segurtasun ezak eta abarrek sorrarazitako beldurra. Hortaz, bizitzaren zentzu gabeziak sorrarazten duen giza ahultasunaz dihardu.
Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:
…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.
Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik
· Tolerantziari buruz: Zer da tolerantzia? Ezberdina denari errespetatzea? Posible al da ulermenik gabeko bestearekiko errespetua?
· Askatasunari buruz: Nola lotzen dira bete beharrak eta eskubideak? Askatasuna nola artikulatzen da eszenatoki honetan?
· Gizakiarenganako errespetuari buruz: Nazien Alemanian, garai hartan, zein muga gainditu zen?
…pelikula ikusi ondoren
· Zein ondorio ditu gerrak gizarte zibilaren egunerokoan? Nola eragiten du erlazioetan, itxaropenean, ongizatean eta abar?
· Zer iruditzen zaizu protagonista den familiak jasaten duen paradoxa? Beren jatorria dela-eta erruduntzat jotzen dituzte, eta ez beren herrialdetik ihes egin duten biktima bezala.
· Zer adierazten du Reginak, istorioko neskatila protagonistak? Zergatik?
Nieves Arangurenen laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu