Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 2006

Iraupena: 127 min.

Herrialdea: Erresuma Batua eta Irlanda

Zuzendaritza: Ken Loach

Aktoreak:

Liam Cunningham,  Cillian Murphy,  William Ruane,  Padraic Delaney,  Gerard Kearney

Produkzioa: Sixteen Films: Coproducción GB-Irlanda-Alemania-Italia-España

El viento que agita la cebada

Izenburu originala: The Wind That Shakes The Barley

Sinopsia
Britaniar inperioaren menpean zegoern mende hasierako Irlandan asmo independistak itzaltzeko asmoz 1919an Irlandara bidali zituzten Black eta Tan tropa britaniarren aurka borrokatzeko etorkizun handiko medikuntza karrera utzi zuen Damien eta bere anaia Teddy gerrillan alistatzen dira. matxinatuen borrokak britaniarrak puntu erabakior batera eraman dituenean, bi aldeek odol ixuria geldituko zuen hitzarmena sinatzen dute. Baina nahiz eta garaipena azalekoa izan, soinez soin burrukatu zuten familia hautsiak ikusten dira, eta bere kideak etsai bilakatzen.

Gaia
Gatazka, leialtasuna eta gerraren ordaina

Gatazka. Hemen Ipar Irlandako gatazkaren sustraia ikus dezakegu, eta gatazka bortitza eta politikoaren oinarrian sortzen diren banaketak.
Leialtasuna. Protagonistek bizi duten leialtasuna egoerekin batera aldatzen da. Leialtasun hauek direla eta, misio, herrialde, herri, kide familia eta beraien buruari dagokien erabakiak hartzen dituzte.
Gerraren ordaina. Komunitate bati so eginez gerrak nola bizitzak lapurtzen dituen, familiak nola zatitzen dituen eta protagonistek sekula imajinatuko ez luketen erabakiak hartzea bultzatzen dituela ikus dezakegu.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak

Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik

· Gatazkari buruz: ¿Zeintzuk ziren Ipar irlandako gatazkaren protagonistak? Irlandarekiko lotura mantenduz zer irabazten zuen gobernu britaniarrak?
· Leialtasunari buruz: Zer esan nahi du leial izateak? Norbaitekiko edo zerbaitekiko leialtasuna nola sortzen da?
· Bidegabekeriari buruz: Egun gatazka edo gerran sufritzen duten komunitateak non ikus ditzakegu komunikabideetan?

…pelikula ikusi ondoren

· Kide eta izaki maitatuen biziaz edo heriotzaz erabaki behar dutenean zeintzuk dira Damien eta Teddy gidatzen dituzten gertakari eta intuizioak?
· Zein desberdintasun dago Damien eta Teddyren artean? Zerk ezaugarritzen die?
· Zein da Sinead papera istorio hontan? Bere baitan dagoen zerk laguntzen dio bizirik irauten?

Orla Hassonen laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top