Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 1980

Iraupena: 125 min.

Herrialdea: Erresuma Batua

Zuzendaritza: David Lynch

Aktoreak:

Anthony Hopkins, John Hurt, Anne Bancroft, John Gielgud, Wendy Hiller, Freddie Jones

Produkzioa: Paramount Pictures. Productor: Mel Brooks

El hombre elefante

Izenburu originala: The Elephant Man

Sinopsia
John Merrick gaixotasun arraro batek desitxuratu zuen jaiotzerakoan. Haren aurpegiak, larriki desitxuratutakoak, elefantearen hazpegiak ditu. Desitxuratutako kreaturen ikuskizun ibiltari batean harrapaturik, Merrickek gizarteko hondarra izateko oinazea jasaten du zirujau gazte batek, Frederick Treves doktoreak salbatzen duen arte. Kontaketa hunkigarriak aurrera egiten duen ahala, Trevesek Merricken itxura itsusiaren atzean gizon adeitsua eta atsegina aurkitzen du.

Gaia
Desberdintasuna, adiskidetasuna eta estereotipoak

Desberdintasuna. Filmeak garai hartako gizarteak ezaugarri desberdinak zituztenenganako zuen jarrera erakusten du eta alderantziz, baita norberaren jabe izateko bidiaian besteen errespetuak dakarren indarra ere.
Adiskidetasuna. John Merricken inguruan, arrazoi desberdinak direla-eta, sortzen diren laguntasunak ageri dira pelikulan. Hasierako interesak alde batera utzita, ihes egiten laguntzen dion gazteak nahiz hasieran esperimentu izugarritzat jotzen duen medikuak bere aurpegi desitxuratuaren atzean gizon maitagarria aurkitzen dute.
Estereotipoak. Hasiera batean bere itxurak mutu dauka Merrick munduaren aurrean, izan ere, guztiei gizon itsusia eta basatia iruditzen zaie. Baina ahotsa goratzen hasten den bezain laister, itxuraren atzean dagoen gizakia ezagutzen hasten da.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik

· Ezberdintasunari buruz: Beldur diogu ezberdinari? Zergatik?
· Laguntasunari buruz: Zer eskeintzen digu norbaiten lagun izateak? Zergatik behar ditugu lagunak?
· Estereotipoei buruz: Zeintzuk dira gure estereotipoak? Zergatik osatzen ditugu?

…pelikula ikusi ondoren

· Zerk ematen dio indarra John Merricki ahotsa goratzeko eta hura bera izatera heltzeko?
· Zergatik ez die ospitalean zaintzen dituztenei ezer esaten gauez egiten dizkieten bisitei buruz?
· Protagonistari gertatzen zaion horrekin guztiarekin, zer da bizirik iraunarazten diona? Zein garrantzia du gainontzekoek ematen diguten babesa gizakion garapena duina izan dadin?

Elena Mendazaren laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top