Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 2009

Iraupena: 101 min.

Herrialdea: Argentina

Zuzendaritza: Mariano Cohn, Gastón Duprat

Aktoreak: Rafael Spregelburd, Daniel Aráoz, Eugenia Alonso, Enrique Gagliesi, Inés Budassi, Lorenza Acuña, Eugenio Scopel, Debora Zanolli, Bárbara Hang, Ruben Guzman

Produkzioa: Aleph Media

El hombre de al lado

Izenburu originala: El hombre de al lado

Sinopsia
Amaierarik ez duela dirudien gatazka erakusten du pelikulak. Bitarteko horma soil batek bi mundu, janzteko, jateko, bizitzeko bi modu zati ditzake. Batetik, Leonardo diseinatzaile fin eta arrakastatsua Le Corbusierrek egindako etxe batean bizi dena. Bestetik, Victor bigarren eskuko kotxeen saltzailea, arrunta, baldarra eta menderatzailea. Victorrek lehio bat egitea erabakitzen du argitasun gehiago edukitzeko eta hor hasten da arazoa: bakoitza bestearen esistentziaren jabe egiten da.

Gaiak
Gatazka, etika, desberdintasun soziala

Gatazka. Gizonezko batek auzokidearen horman lehio bat egin nahi du. Gizon hau tartean sartzeak etsai bihurtuko du.
Etika. Gizakiaren gainbehera morala, itxurakeria eta bere alderik lotsagarriena erakusten du pelikulak umore dosi handiekin.
Desberdintasun soziala. Gizarte-mailen arteko borroka oso present dago. Horrekin batera, maila bakoitzaren desberdintasunak besteekin harremanak izaterako orduan (familia, lagunak) eta eguneroko arazoei aurre egiteko.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikustea eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Gutako bakoitzari esanguratsu egiten zaigun horri buruz eta gure bizitzan bertan sorrarazten dizkigun galderei buruz hausnartu. Helburua ez da betirako erantzunak aurkitzea, uzten dizkigun arrastoei erreparatzea baizik.
…kanpora begira. Taldean edota familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea da.
…ez bakarrik arrazoiarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak eta edo aurrez ditugun ideiak albo batera utzi, pelikulak kontatzen digun horren harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
…eta denbora baten buruan, berriz ere pentsatu. Adi erreparatu egun batzuen ostean pelikulak utzitako arrastoari. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartu duen biziak sortutako inpresioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik

· Eguneroko gatazkei buruz: Zein puntutaraino gai gara amore emateko? Erraza al da amore ematea? Amore ematea agintea galtzea esan nahi al du?
· Desberdintasun sozialei buruz: Gure inguru hurbilean gizarte-maila desberdinak al daude? Nolakoa da harreman hori?
· Etikari buruz: Beste maila soziala bat izanez gero, erabaki garrantzitsuak aldatu egiten al dira? Futsezkoa al da itxurak egitea, maila sozial goreneko batekin harremanak edukitzeko edo influentziak lortzeko? Hau etikoki eztabaidagarria edo kaltegarria dela uste duzu?

…pelikula ikusi ondoren

· Nola definituko zenuke Leonardoren familia? Zein elementu positibo ikusten dituzu bertan?
· Leonardo errealitatetik at bizi dela uste duzu? Kontraesanak al daude bere hitzetan? Leonardok zein puntutaraino izan nahi du Victor, mehatxatzen duen pertsona izan arren? Noren bizimodua iruditzen zaizu larriagoa edo jasanezinagoa? Zergatik?
· Desberdintasun sozialak eraginik ba al du beren arteko gatazkan? Eta aurre egiteko moduarekin? Etikoki jokatzen dutela esango al zenuke? Gizarte-maila desberdinetakoak izan arren, elkarrekin normaltasunez bizi al izango lirateke?

Elena Aranbarriren laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top