Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 1994

Iraupena: 111 min.

Herrialdea: AEB

Zuzendaritza: Joel Coen

Aktoreak:

Tim Robbins, Paul Newman, Jennifer Jason Leigh, Steve Buscemi, Richard Schiff, Charles Durning, Jim True, John Mahoney, William Cobbs

Produkzioa: Warner Bros

El gran salto

Izenburu originala: The Hudsucker Proxy

Sinopsia
Waring Hudsuckerrek, Hudsucker enpresa erraldoiaren eta arrakastatsuaren jabeak, bat-batean buruaz beste egiten du. Orduan, zuzendaritza-batzordeari, Sidney Mussberger buru izanik, dirutza egiteko plan bikaina bururatzen zaio: enpresako buru bezala tonto bat jartzea. Hala, akzioen balioak behera egiten duenean, Sidneyk eta haren kideek merke erosi ahal izango dituzte, negozioa beren egin eta beren dirutzak berreskuratu. Plana aurrera eramateko posta-departamentuan lanean hasi berri den Norville idealista hutsa hautatzen dute. Haren inozentziaz eta baldartasunaz edozein enpresa porrotera eramateko gai dena. Dena den, Amy Archer kazetariak susmo txarra hartuko dio egoera berriari, eta ezkutuko ikerketa hasiko du Hudsucker enpresan.

Gaia
Manipulazioa, boterea eta enpresa-etika


Manipulazioa.
Pelikulak manipulazio indibiduala, eta medioen bitartez soziala ere, aztertzen ditu, norbanakoaren suntsiketan bukatzen duen manipulazioa.
Boterea. Botereak neurrigabe itsutzeko ahalmena dela medio pertsonak sinesmenak eta baloreak alde batera nola utzi ditzakeen deskribatzen du istorioak.
Aukerak. Pelikulak dirua eta mozkinak gizakiaren aurretik jartzen dituen ikuskera islatzen du, berau makina perfektuaren beste pieza bat gehiago bihurtuz.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak

Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik

· Inozentziari buruz: Pertsona inozentea eta fidakorra alda daiteke, baita arriskutsu bihurtu ere, esku gaiztoetan jausiz gero? Noraino iristen da pertsonaren moldagarritasuna?
· Arrakastari buruz: Posible al da arrakasta izatea, eta lehengo pertsona bera izaten jarraitzea? Zein da bizitzan nahiz lanean arrakasta izateko giltza?
· Komunikabideei buruz: Zein eragin dute komunikabideek jendearen iritziarengan? Gizartea izpiritu kritikoz hurbiltzen da medioetara?

…pelikula ikusi ondoren

· Denak balio du negozio-kontuetan? Non dago muga, eta nork jartzen du?
· Amyk gogor hartzen du Norville: “Nik Norville maite nuen postua handi gelditzen zitzaiola pentsatzen zuen ideia onez beteriko gizona zenean. Baina orain handiegitzat duzu zure burua”. Hitz horiek eta aingeru bihurtutako Hudsuckerek esandakoek pentsarazten diote. Zergatik?
· Zer da ´bestea? Helburu ekonomikoak lortzeko birateko bat? Pertsona berez helburu al da?

Nerea Beldarrainen laguntzarekin
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top