Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 1951

Iraupena: 111 min.

Herrialdea: AEB

Zuzendaritza: Billy Wilder

Aktoreak:

Kirk Douglas, Jan Sterling, Robert Arthur, Porter Hall, Frank Cady, Richard Benedict, Ray Teal, Lewis Martin, John Berkes, Frances Dominguez, Gene Evans, Harry Harvey, Frank Jaquet

Produkzioa: Paramount Pictures

El gran carnaval

Izenburu originala: Ace in the Hole

Sinopsia
Charles Tatum, alkoholarekiko duen menpekotasuna dela-eta, bolada txarra pasatzen ari den eskrupulurik gabeko kazetaria da. Egoera horrek Mexiko Berriko egunkari txiki batean lan egitera behartuko du. Meatzari indiar bat tunel batean harrapatua geldituko da, eta Tatumek gertaera horretan kazetaritza-munduan berriz ere izen ona lortzeko aukera ikusiko du. Horretarako kasuari ikuskizun tankera emango dio, eta herriko sheriffarekin ados jarrita erreskatea luzaraziko du.

Gaiak
Etika, gizatasuna galtzea eta sentsazionalismoa

Etika. Pelikulak giza duintasunaren gainetik helburu baten balioa jartzearen ondorioak erakusten ditu. Nahi dena lortzeko edozein bidek balio duen gehiegikeria.
Gizatasuna galtzea. Gizatasuna galtzeko bidea kontatzen du istorioak. Horretan besteen sufrimenduak hunkitu gaitzan dugun berezko gaitasuna galtzen da.
Sentsazionalismoa. Sentsazionalismoaren ibilbidea deskribatzen du; gurpilak biratu dezan pieza asko beharrezko dituen bidea.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik


· Lehentasunari buruz:
Gure helburuak edozeren eta edozeinen gainetik daude? Helburuak erabilitako bideak justifikatzen al ditu?
· Sufrimenduari buruz: Besteen sufrimenduak hunkitzen al gaitu? Zergatik, zenbaitetan, ez du guregan eraginik sortzen besteen minak?
· Kuriositateari buruz: Zergatik erakartzen gaituzte besteen istorioek? Zergatik da garrantzitsuagoa istorioa protagonistak beraiek baino gehiago?

…pelikula ikusi ondoren

· Zer dute komunean Gus Kretzerrek, Lorraine Minosak eta Charles Tatumek? Zerk definitzen ditu? Zer bilatzen dute tragediarekin?
· “Joan zaitezte denok, amaitu da zirkoa” dio Charles Tatumek. Hitz horiek damua erakusten dute? Zerk egiten du aldatu dadin?
· “Kazetari batek indiar bat sei egunez izan zuen lurpean”. Zer adierazten du azken esklusiba izan daitekeen horrek? Zergatik ez diote sinesten?

Itxasne Etxeberriaren laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top