Sinopsia
1905eko ekainean Errusiak iraultza gosea jasaten du. Odessako portuan Zararen flotako «Tauridako Potemkin Printzea» akorazatua aingurak botata dago. Tripulazioko bi marinelek kideak iraultzarekin bat egitera bultzatzen dituzte. Borroka gogor baten ondoren itsasuntzia eskuratzea lortzen dute. Hildako marinelen omenez Odessako biztanleria guztiak moilaren aurrean desfilatzen du, eta iraultzaileei janariak ematen die.
Almirantegoak herriaren kontra egiteko agindua ematen du. eragindako sarraskiari erantzunteko iraultzaileek agintzen duten Potemkin akorazatuak Zararen flotaren aurka borrokatuko du.
Gaia
Duintasuna eta iraultza
Duintasuna. Batzutan gatazken atzean dauden kontraesanak azaltzen ditu pelikulak: iraultza egoera bidegabeekiko erantzun modura, eta kausa baten izenean duintasuna erabili eta bortxatzen denean gatazka horietan eratortzen den bidegabekeria.
Iraultza. Iraultza baten hasiera kontatzen da, eta zanpatzailearen aurka eraikitako herriaren batasuna.
Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:
…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea... Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.
Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik
· Mendekuari buruz: Mendekua justifika al daiteke?
· Obedientziari buruz: Pentsatzeko: «Obedientzia jendetzaren senaren ondorio bada, matxinada honen ausnarketaren emaitza da» (Napoleon Bonaparte).
· Beldurrari buruz: Zeri diogu beldur? Zer egin dezakegu gure beldurrak uxatzeko?
…pelikula ikusi ondoren
· Zein da Potemkineko marinelek duten lanabes erabilgarriena eta indartsuena?
· Ur arrotuek, zizareek, harrizko leohiak, apaizak eta eskailerek, zer sinbolizatzen dute horiek guztiek?
· Egungo gizarteak kausa kolektiboen alde borrokatzen al du?
Olatz Praten laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu