Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 1998

Iraupena: 105 min.

Zuzendaritza: Thomas Vinterberg

Aktoreak:

Henning Moritzen, Ulrich Thomsen, Thomas Bo Larsen, Birthe Neumann, Trine Dyrholm, Paprika Steen, Helle Dolleris.

Produkzioa: DR TV Drama / SVT Drama / Nordisk Film

Celebración

Izenburu originala: Festen

Klingenfeldtarrak, Danimarkako goi-mailako burgesiako familiako kideak, akatsik gabeko ibilbidea eta izena duen patriarkaren, hirurogeigarren urteurrena ospatzera doaz. Nolanahi ere, bere hiru seme-alabak, beren artean oso deberdinak diren arren, prest daude aukera aprobetxatuz familiako trapu zaharrak argitara ateratzeko.

Gaiak
Familia, balioak eta duintasuna

Familia. Pelikulak bere harremana faltsutzea eta horrela gatazken lantzea saihestea aukeratzen duen familia baten istorioa kontatzen du. Iraganeko bizipen eta sentimendu oro irudi publikoaren tiraniaren menpe dago.
Balioak. Istorioak baliorik gabeko pertsonaiak erakusten ditu. Egia, errespetua, elkarrizketa eta konfiantza praktikan jartzeko ez dira gai eta beren arteko desberdintasunak ahozko eta gorputz-indarkeriaren bidez konpontzen saiatzen dira behin eta berriz.
Duintasuna. Pelikulak insistentzialismoa deskribatzen du galdutako duintasuna berreskuratzeko bizitzako jarrera gisa. Hori da protagonistari bere ahaleginean ez etetea ahalbidetzen dion bitarteko nagusia laguntasunaren babesak huts egiten duenean.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:
…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik

· Doluari buruz: Zer da dolua? Zer gertatzen zait doluan? Nola egiten du ibilbide hori? Jarraitu al dezaket neure bizitzarekin honi aurre egin gabe?
· Indarkeriari buruz: Zer egin dezakegu jarrera biolentoak lantzeko? Non sortzen da indarkeria? Zergatik erantzuten dugu indarkeriarekin?
· Abusuari buruz: Nola kokatzen naiz abusu baten aurrean? Zergatik? Ze ondorio dakartza abusu batek? Nahiko al da salaketa legalarekin?

…pelikula ikusi ondoren

· Nola hartzen ditu aitak Christianen hitzak? Semeak egiaren mintzaldia irakrurri izan ez balu barkamena eskatu izango zukeela uste duzu? Zergatik?
· Zer gertazten zaio Michaeli? Zergatik erabiltzen du indarkeria? Aldaketarik somatzen al duzu beregan? Ama zergatik da bere senarraren gaiztakerien konplize? Bere jarrera justifika daiteke?
· Liskarraldi bakoitzaren aurreran, nola erantzuten dute gonbidatuek? Horrela jokatuko al zenuke horrelako ospakizun batean?
· Zerbait ospatzen al da pelikulan? Zergatik?

Itxasne Etxeberriaren laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top