Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 2002

Iraupena: 113 min.

Herrialdea: Erresuma Batua eta Irlanda

Zuzendaritza: Paul Greengrass

Aktoreak:

James Nesbitt, Tim Pigott-Smith, Nicholas Farrell, Gerard McSorley, Kathy Kiera Clarke

Produkzioa: Portman Film; Granada, the Film Council; Bord Scannan na hEireann/ Irish Film Board

Bloody Sunday

Izenburu originala: Bloody Sunday

Sinopsia
Dokudrama estiloan eginiko goraipatutako pelikula. Bertan 1972ko urtarrilaren 30ean izandako gertakari dramatikoak kontatzen dira: britaniar soldaduek Ipar irlandan martxa batean parte hartzen ari ziren armarik gabeko zibilen kontra egin zuten tiro; derry/londonderryko kaleetan 13 pertsona hil ziren, eta Britaniar ejerzitoaren balek beste 14 zauritu zituzten.
Pelikulak egun hartan gertatutako kontatzen du lau pertsonei jarraituz: Ivan Cooper, idealismoz beteriko eskubide zibilen defendatzaileen burua, zeinak Martin Luther Kingen aldaketa baketsua lortzearen ametsa elkarbanatzen duen; Gerry Donaghy, 17 urteko iraultzaile katolikoa, bere neskalagun protestantearekin bizi eta ezkondu nahi du, baina soldaduei aurre egitera behartuta ikusten du bere burua; britaniarren ejerzitoaren komandantea Derryn, brigadaren generala, Patrick MacLellan, zeinak bere burua presiopean ikusten duen manifestazioa gogor ekiditeko; eta soldadu gazte bat, parakaidisten irrati operadorea, zeinak Bogsiden sartzeko agindua jasotzen duen.

Gaia
Gatazka, beldurrak eta injustizia

Gatazka. Pelikulak Ipar Irlandako gatazka deskribatzen du, eta honek bertsona konkretuen bizitzan izandako eragina.
Beldurrak. Ulermen gutxiko eta presio momentutan gidatzen gaituen beldurren eta desesperazioa aurkezten digu pelikulak.
Injustizia. Kontrolik gabeko egoera islatzen du istorioak, eta naiz eta datorrena ikusi horren aurrean ezin ezer eginak dakarren frustazioa ere.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik

· Gatazkari buruz: Edozein gatazketan, zein da inplikatuen jokamolde nagusia?
· Beldurrari buruz: Beldurrak zein neurritan kontrolatzen du bizitza eta patua?
· Indarkeriari buruz: Nondik dator indarkeria?

…pelikula ikusi ondoren

· Zein da katoliko, protestante eta Ipar Irlandako gatazkaren arteko harremana? Gazteak neska lagun protestantea izatea zergatik da arazoa?
· Egun horrek zein eragin du komunitatearen pertsonengan? Nola marka dezake horrelako gertakari batek komunitate baten bizitza?
· Zenbait pertsonaiek ados ez dauden erabakiak hartzen dituzte. Gertakari horien aurrean zerk sentiarazten die indargabe?

Orla Hassonen laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top