Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 1979

Iraupena: 153 min.

Herrialdea: AEB

Zuzendaritza: Francis Ford Coppola.

Aktoreak:

Dennis Hopper, Robert Duvall, Frederic Forrest, Albert Hall, Sam Bottoms, Laurence Fishburne, Harrison Ford

Produkzioa: United Artists (Omni Zoetrope Production)

Apocalypse Now

Izenburu originala: Apocalypse Now

Sinopsia
AEBko armadako adimen-zerbitzuetako kidea da Willard kapitaina. Vietnamgo gerra garaian, Kanbodian misio arriskutsua aurrera eraman dezan eskatu diote. Erotu den Kurtz koronel estatubatuar arnegaria hiltzeko ibaian gora egin beharko du. Oihanaren barrenean, moztutako buruez eta usteldutako hilotzez jositako kanpamentuan, Kurtzen izaera izugarriak eta enigmatikoak Montagnardko tribuko kideen gaineko agintea du, buda despotikoa legez, eta horiek jainkoa bezala gurtzen dute.

Gaia
Gerra, gizkiaren alderdi iluna eta bakardadea

Gerra. AEBek Vietnamgo gerra luzean izandako parte-hartzeaz eta soldadu estatubatuarrek egoera horixe nola bizi izan zuten gainean dihardu. Etengabeko bonbardaketak, jasaten edota ezin eramaten zuten desesperazioa eta horien ondorio bezala pairatzen zuten eromena.
Gizakiaren alderdi iluna. Muturreko egoeretan eta infernu antzeko zer edo zer bilakatu diren lekuetan gizakia noraino hel daitekeen erakusten du pelikulak.
Bakardadea. Beharrak bultzatuta elkarrekin aurrera egiten duten soldaduen bihotzetan nahiz buruetan sartzen den bakardadea deskribatzen du istorioak.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik

· Gerrari buruz: Gerrak zein irudi sorrarazten ditu? Zein da guerraren inguruko tratamendu mediatikoa?
· Gizakiaren alderdi ilunari buruz: Giza duintasunaren zein urraketek eragozten duten honek bere kabuz pentsatzea eta sentitu gabe ekitea sustatzen?
· Bakardadeari buruz: Zer da bakarrik egotea? Bakardadeak beldurrik ematen al du?

…pelikula ikusi ondoren

· Kurtzen pertsonaiak geroz eta jakin-min handiagoa sorrarazten dio Willardi. Zerk sentiarazten dio Kurtzenganako errespetua?
· Zergatik da etsipena nagusi soldaduen artean? Zerk bultzatzen du hauen hauskortasuna?
· Pelikulan deskribatzen den guerrari eginiko tratamendu mediatikoak ba al du antzekotasunik egungo gatazka armatuei egiten zaien horiekin?

Orla Hassonen laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top