Sinopsia
Derek Vinyard nagusitasun zuriko gazte-talde baten buru karismatikoak kartzelan amaitzen du gorrotoak bultzatutako erailketa baten ondorioz. Askatasuna lortu ondoren, bere iraganaz lotsatuta eta bere aldaketarekin konprometitua, Derek konturatzen da pareko bizimodutik salbatu behar duela Danny bere anaia gaztea. Familia batean arrazismoak dituen ondorio tragikoei buruzko drama eztabaidagarria eta berritzailea.
Gaiak
Gorrotoa, lidergoa, bizi-eboluzioa
Gorrotoa. Pertsonaiek sentitzen duten gorrotoa erakusten digu pelikulak, nola sortzen den eta zein ondorio dituen beraientzat eta beren ingurukoentzat.
Lidergoa. Zenbait pertsonentzat buruzagitzak duen garrantzia eta, jarraitzeko eredu gisa harten direnean, beste batzuentzat izan dezaketen eragina islatzen du pelikulak.
Bizi-eboluzioa. Iraganeko akatsetatik ikasten duen gazte baten bilakaera eta bizimodu berrirako urratsak emateko topatzen dituen zailtasunak erakusten ditu pelikulak.
Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikustea eta entzutea iradokitzen dizugu:
…barrura begira. Gutako bakoitzari esanguratsu egiten zaigun horri buruz eta gure bizitzan bertan sorrarazten dizkigun galderei buruz hausnartu. Helburua ez da betirako erantzunak aurkitzea, uzten dizkigun arrastoei erreparatzea baizik.
…kanpora begira. Taldean edota familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea da.
…ez bakarrik arrazoiarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak eta edo aurrez ditugun ideiak albo batera utzi, pelikulak kontatzen digun horren harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
…eta denbora baten buruan, berriz ere pentsatu. Adi erreparatu egun batzuen ostean pelikulak utzitako arrastoari. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartu duen biziak sortutako inpresioa da.
Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik
· Gorrotoari buruz: Nola sortzen da gorrotoa? Arrazionala al da? Zertara darama?
· Lidergoei buruz: Zer da lider bat? Beharrezkoak al dira? Positiboak ala negatiboak dira? Zein ezaugarri izan behar dituzte?
· Bizitzari buruz: Zein pisu dute geure bizitzan iraganeko akatsek? Alda al daiteke pentsatzeko eta jokatzeko modua? Koherentziarekin borrokan al dago?
…pelikula ikusi ondoren
· ”Gorrotoa oztopo bat da. Bizitza motzegia da beti haserre egoteko”. Nola eragiten du gorrotoak bi anaien bizimoduan?
· Zein lidergo ikusten da pelikulan? Guztiak berdinak al dira?
· Nolakoa da Derek-en bizi-prozesua? Zerk aldarazten du? Zein zailtasunei egin behar die aurre Derek-ek bere aldaketa-prozesuan? Nola erantzuten du bere inguruak?
Pello Sarasuaren laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu