Sinopsia
Paul Sullivan eta Ingrid Jessner Belfasten atxilotuei eginiko tratutxarrak ikertzen dabiltzan bi abogatu amerikarrak dira, giza eskubideen aldeko ekintzaileak. Thacher-en gobernua auzitan jar dezakeen informazioa jasotzen duenean, Paul erahil egiten dute eta sekretu handiko informazioa duen zita bat desagertu egiten da. Kasua ikertzeko izendatu duten Kerrigan ingelesa Ingridekin batera gertakariak ikertzeko taldea osatuko du…
Gaia
Duintasuna, bidegabekeria eta gezurra
Duintasuna. Kausa goren batek gizakien duintasuna estaltzen duenean sortzen den gatazkan murgiltzen gaitu pelikulak.
Bidegabekeria. Istorioak bidegabekerien aurrean begiak isteak edo egiaren bilaketa bideari ekiteak eraikitzen duten bidegurutzea aurkezten du.
Gezurra. Sistema, demokrazia eta Estatu arrazoia bere horretan uztea bada balio absolutua, egiaren bilaketaren aurrean, gezurra bilakatzen da bitarteko bakarra.
Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:
…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
…eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.
Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik
· Norberarekiko leialtasunari buruz: Non oinarritzen da pertsonaren duintasuna: behar izanean ala printzipio etiko batzuk jarraitzeko borrokan?
· Justiziari buruz: Demokrazia eta Estatua defenditzeko aitzakiarekin, ekintza ilegalak defenditu al daitezke? Ongizatea orokorra gutxi batzuen sufrimenduaren aurretik jartzen al da?
· Heriotzari buruz: Heriotza guztiak berdinak al dira? Batzuk justifikatzen dira eta beste batzuk ez?
…pelikula ikusi ondoren
· Zein da Irlandako gatazkari buruz kontatutako gertakarien eta Chilen gertatutakoaren arteko desberdintasuna? Zerk uzten gaitu faszismoaren atarian?
· «Sistema mantentzeko, poterearen gehiegikeria batzutan beharrezkoa. (…) Gizarte aske batean gozatzeko askatasuna ahalbidetzen zaigu». Zeintzuk dira esaldi honen ondorioak? Non dago muga?
· «Sulivan ez zen akatu daitekeen nekazari kuttado bat… bere heriotza estal ezina gertatzen den abogatu amerikarra da». Zergatik? Zerk sortzen du bestearen eskubideen urraketekiko sentsibilitate eza?
Aitor Sorreluzen laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu