Argitalpenak

Bizitzako funtsezko ikaskuntza bat gure izaera mugatua onartzea dela uste du Baketikek. Ez dakigu guztia, eta ez dugu arrazoi osoa ere. Bizitza pertsonalean eta elkarrekin bizitzeko orduan ezinbestekoa da elkarrizketaren aldeko apustua egitea egiaren bilaketa partekatua sustatzeko. Atal honetan Baketikek hainbat gairen inguruko bere ikuspegia eta proposamenak aurkezten ditu, zu bezalako pertsonen arteko eta erakundeen arteko elkarrizketa horren abiapuntu bezala.

«2018 INDARGUNEA» BIZIKIDETZA- ETA BERRADISKIDETZE-KULTURA BERRI BATERAKO

2018an 70 urte beteko dira “Giza-Eskubideen Adierazpen Unibertsala” aldarrikatu zenetik. Uste dugu geldialdi bat egin eta haien egoera zein den ikusteko une egokia dela. Giza-eskubideena gizarteak inoiz giza-duintasunaren alde hartu duen konpromisorik handienetakoa da. Bistakoa da haiek guztiz errespetatu eta zalantzan jarriko ez diren eguna urrun dela oraindik. Beste hainbatetan bezala, gure begirada eta ahalegina erronka honetarako ezinbestekoa den horretan jarriko dugu: giza-duintasunaren sustapenean.

Deskargatu PDFn hemen

Scroll to Top