Argitalpenak

Bizitzako funtsezko ikaskuntza bat gure izaera mugatua onartzea dela uste du Baketikek. Ez dakigu guztia, eta ez dugu arrazoi osoa ere. Bizitza pertsonalean eta elkarrekin bizitzeko orduan ezinbestekoa da elkarrizketaren aldeko apustua egitea egiaren bilaketa partekatua sustatzeko. Atal honetan Baketikek hainbat gairen inguruko bere ikuspegia eta proposamenak aurkezten ditu, zu bezalako pertsonen arteko eta erakundeen arteko elkarrizketa horren abiapuntu bezala.

Berradiskidetze-kultura berri baterako «2012 indargunea»

Bost proposamen zehatz
Egilea: Baketik

2011ko urtarrilean Baketik-ek “Berradiskidetzerako Indarguneak” ekimena jarri zuen abian. Urtero, urtarrilean, bizikidetzaren berradiskidetzeari buruzko agiria aurkeztea da ekimenaren xedea. Bigarren agiri hau jarduera-proposamen zehatzak jasotzen ditu.

Deskargatu PDFn hemen

Scroll to Top