Argitalpenak

Bizitzako funtsezko ikaskuntza bat gure izaera mugatua onartzea dela uste du Baketikek. Ez dakigu guztia, eta ez dugu arrazoi osoa ere. Bizitza pertsonalean eta elkarrekin bizitzeko orduan ezinbestekoa da elkarrizketaren aldeko apustua egitea egiaren bilaketa partekatua sustatzeko. Atal honetan Baketikek hainbat gairen inguruko bere ikuspegia eta proposamenak aurkezten ditu, zu bezalako pertsonen arteko eta erakundeen arteko elkarrizketa horren abiapuntu bezala.

Baketik berrabiarazi da

Etikoki jasangarria den aldaketa pertsonalerako eta sozialerako ekarriak egiteko proiektuaren abiapuntuak
Egilea: Baketik

2011ko urriaren 14ean, bost urte bete zituen Baketik-ek eta aro berri bati ekin zion. Agiri hau duzue ziklo berriaren atariko adierazpena. Hurrengo urteotan garatu nahi dugun proiektuaren ardatzak jasotzen ditu.

Scroll to Top