Argitalpenak

Bizitzako funtsezko ikaskuntza bat gure izaera mugatua onartzea dela uste du Baketikek. Ez dakigu guztia, eta ez dugu arrazoi osoa ere. Bizitza pertsonalean eta elkarrekin bizitzeko orduan ezinbestekoa da elkarrizketaren aldeko apustua egitea egiaren bilaketa partekatua sustatzeko. Atal honetan Baketikek hainbat gairen inguruko bere ikuspegia eta proposamenak aurkezten ditu, zu bezalako pertsonen arteko eta erakundeen arteko elkarrizketa horren abiapuntu bezala.

Kultura arteko eta erlijio arteko elkarguneak

Proposamen bat eta 80 erregu eta testu bakearen alde
Egilea: Baketik

Argitalpenak helburu bikoitza du: bakerako hezkuntzan erabilgarria izatea eta bake kulturaren globalizaziorako eta zibilizazioen arteko elkarrizketarako balio izatea. Zazpi hizkuntzatan dago argitaratua: euskara, gaztelera, ingelesa, arabiera, katalana, italiera eta frantsesa. Ikastetxeetan bere edukiari etekin handiagoa ateratzeko gida didaktiko bat argitaratu da.

Esp – EuskEngFrArab ItCat

Scroll to Top