Argitalpenak

Bizitzako funtsezko ikaskuntza bat gure izaera mugatua onartzea dela uste du Baketikek. Ez dakigu guztia, eta ez dugu arrazoi osoa ere. Bizitza pertsonalean eta elkarrekin bizitzeko orduan ezinbestekoa da elkarrizketaren aldeko apustua egitea egiaren bilaketa partekatua sustatzeko. Atal honetan Baketikek hainbat gairen inguruko bere ikuspegia eta proposamenak aurkezten ditu, zu bezalako pertsonen arteko eta erakundeen arteko elkarrizketa horren abiapuntu bezala.

Gizartearen eta gizarte mugimenduen zeregina bakearen eraikuntzan

Baketik 4
Egilea: Baketik

2008ko apirilaren 11n eta 12an antolatutako II. Gogoeta Jardunaldiei eskainitako monografikoa. Bertan parte hartu zuten hizlariak Mario Zubiaga, Itziar Aspuru, Paul Ríos eta Gemma Zabaleta izan ziren.

Scroll to Top