Ekitaldi ilusionagarria. Datorren irailaren 12an Tolosako Topic Nazioarteko Txotxongilo Zentro eta Museoan Euskal Herriko mentoretza soziala lantzen duten erakundeen lehen topaketa egingo da. Baketik-ek eta Gipuzkoako SOS Arrazakeriak antolatu dute ekitaldia, eta helburua da lurraldean metodologia lantzen duten erakundeen arteko aliantzak sustatzea, Euskal Herrian mentoretzak dituen erronkei elkarrekin helduz eta gizarte mentoretza 2030 Agendaren testuinguruan tresna izan daitekeela azpimarratuz.
Gizarte-mentoretza. Gizartean esku hartzeko metodologia bat da, eta, konfiantzazko loturetan oinarritutako harremanak sortuz, boluntarioek bazterketa-arriskuan dauden beste pertsona batzuei laguntzen diete, haien garapen soziala eta pertsonala bultzatzeko. Harremanak emankorrak izan daitezen, talde tekniko batek laguntzen, babesten eta gainbegiratzen ditu prozesu osoan zehar.
Mentoretza proiektuak ez dira berriak Euskal Herrian. Baketik CMSko (Estatu mailako Mentoretza Sozialeko Koordinakundea) kide da, eta 2009tik Izeba Proiektua zuzentzen du, tutoretzapeko haur eta nerabeentzako gizarte-mentoriako proiektua. Tutoretzapeko adingabeak hartzeko osaba-izeba gisa jarduteko prest dauden familia edo pertsonen (etxe) sare batek osatzen du, haien bizi-kalitatea hobetzen laguntzeko. Erreferentziako eta laguntzako familia horiek osabaren edo izebaren funtzioak betetzen dituzte. Adibidez ikasketengatik gurasoengandik urrun bizitzea tokatzen zaion gazte baten osaba edo izeba gisa. Ekimen hau Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuak eta Baketik-ek sinatutako hitzarmen baten bidez garatzen da.
2030 Agenda. Garapen iraunkorrerako NBEren akordioa da, Garapen Iraunkorreko 17 helbururekin (GJH). GJHak ekintzarako dei unibertsala dira pobrezia amaitzeko, planeta babesteko eta mundu osoko pertsonen bizitzak eta perspektibak hobetzeko. 2015ean Nazio Batuetako estatu kide guztiek onartua, helburuak 15 urtetan lortzeko plan bat ezartzen du.