18 urte beldurgarriak: «express» emantzipazio-prozesuak eta administrazio-trabak

Hainbat arrazoirengatik haurtzaroaren eta/edo nerabezaroaren zati bat jatorrizko familiaren laguntzarik gabe eta administrazioaren tutoretzapean igaro behar izan duten gazteak dira tutelatu ohiak. Hori dela eta, 18 urte betetzean, erreferentziako heldu gutxirekin, aukera gutxiagorekin eta ahalik eta azkarren egiteko presioarekin egin behar diote aurre helduarora igarotzeari (Gipuzkoan emantzipatzeko batez besteko adina 30 urtekoa denean). Atzerritarren kasuan, arazoa are handiagoa da; izan ere, behin adin nagusitasunera iritsita, oztopo eta traba legal eta administratiboei aurre egin behar diete, gizartean benetan integratzea ia ezinezko eginez.

Scroll to Top