Gainditze istorioak

«Mena» hitza bakarrik dauden adingabe atzerritarrei erreferentzia egiten dien akronimoa da. Denboran zehar mespretxuzko izaera hartu du, migrazio-prozesu bat jasan ondoren herrialde ezezagun batera bizimodu hobe baten bila bakar-bakarrik iristen diren haur eta nerabeak kriminalizatuz. Baina, zein da pertsona horien benetako errealitatea?

Hurrengo asteetan zehar, Baketik-ek egin duen Gainditze Istorioak komikia agerian jarriko dugu binetaz bineta, gure lurraldean oso presente dagoen kolektibo horren errealitatea herritarrei hurbiltzeko. Bi gazteren istorio paraleloak kontatzen dituen komikiak adopzioko neska-mutil gipuzkoar hauen errealitatea hurbilagotik ezagutzeko aukera emango digu.

Scroll to Top