Memoria artelan – Adiorik Gabe esperientzian sakontzeko gida pedagogikoa

2019ko apirilaren 6an Adiorik Gabe sorkuntza aurkeztu zen Donostian. Helburua terrorismoaren eta motibazio politikoko beste indarkeria batzuen biktimak aitortzea zen, lengoaia artistikoa eta prozesu-ikuspegia erabiliz. Lau zuzendari artistikok hainbat hilabetetan zehar hiriko hiru biktimen senide eta hurkoekin egindako enpatia, aitortza eta sormen prozesu baten emaitza izan zen. 

Sorkuntzaren aurkezpenari mami guztia ateratzeko, gida pedagogiko bat editatu zuen Baketikek. Bertaratu ala ez, ikuskizunak kuriositatea eragin dion edonork esperientziaren funtsezko aspektuetan murgiltzeko aukera eskaintzea da gidaren asmoa: sormenaren indarra eta magia, arteak trauma indibidual eta kolektiboetan duen paper sendatzailea, Adiorik Gabe esperientziaren datuak, omenduak eta berezitasunak, artearen sorkuntzaren eta bakegintzaren arteko parekotasunak, adibide eta erreferentzia anitzak… Testua multimedia-baliabide ezberdinekin osatzen da (bideoak, liburuak, weborriak…), irakurleak bere interesen arabera ikertu eta sakondu dezan. 
Hona hemen, beraz, deskargatu, erabili eta partekatu dezazuen. Biderkatu daitezela (Bake) Sortzaileak!

PDF-n deskargatzeko sakatu hemen

Scroll to Top