Kontraesanak (II)
Aurreko testuan giza eskubideek aurre egin behar dizkioten bi kontraesan aurkeztu ziren, baina bada garrantzitsua den hirugarren bat:
-
Zentzua dute bere horretan, baina, lurreratzean, beste esanahi batzuekin lotu behar dira. Aurrekoarekin lotuta, erraza da giza-eskubideen diskurtsoa asmo onen adierazpen soil bezala gelditzea. Giza-eskubideen diskurtsoan esanahiak osatzen dituzten eta giza-duintasunaren etikaren eta honen zehaztasunaren ikuspegitik garrantzitsuak diren bi ideia daude:
-
Alde batetik, berdintasunaren kontzeptua osatzera dator identitate aniztasunaren eta desberdintasunaren beraren onarpenaren kontzeptua. Gaur egun ia gizarte ororen ezaugarri bilakatu den kulturaniztasunak, gizarteetan identitate desberdinak daudela aldarrikatzeak, aurrez horiek onartzea eskatzen du, berdintasuna gauzatu ahal dadin. Desberdinak gara eta, aldi berean, desberdintzen gaituzten ezaugarriak baino askoz gehiago gara. Azken honetan egiten gara parekoak.
-
Beste alde batetik, justiziaren kontzeptuak eskutik dakar ekitatearena; ezingo genuke giza-duintasunaz hitz egin gizartearen zati bat ondasunetatik at uzten dugun bitartean; horregatik birbanaketaren kontzeptuak ezin du gelditu giza-eskubideen iruditeriatik eta lan-plangintzatik aparte. Ez da nahikoa bizitzeko eskubidea bermatzea, bizitza duinak nahi ditugu.
Azaleko ohar hauek agerian jartzen dituzte giza-eskubideen lanketaren inguruan dauden kontraesan eta paradoxak.