2014ean TVEko “Entre todos” hizpidea eman zuen telebista-programetako bat izan zen. Bere webgunea begiratuz gero, “arrakasta” hauekin amaitu zen programa uda aurretik: Premiazko beharra duten 530 familia 7.557.757 eurorekin lagundu dituzte 119.250etik gora lagunek beren elkartasunezko deien bidez. 118 haur gaixok eta 34 pertsona nagusik beren bizi-kalitatea hobetzeko laguntza jaso dute. Horra hor. Ba programak jarraitu dezala, ezta?
Dena dela, gaztelaniazko topiko honek dioen bezala, “ez da urrea ikusten den guztia”. Gogoratu behar da programak hasieratik jokatzeko moduarengatik eta filosofiarengatik kritika ugari bildu zituela. Horra hor adibide bezala uztailean fiskaltzak egin zuen salaketa gazte minusbaliatu baten irudia eta intimitatea urratzea eta “karitatezko ikuspegi paternalista” salatuz.
Modu objektiboan, gizakiak besteari laguntzeko joera dauka. Geure espeziearekiko ezkorrenak ere uste dut onar dezakeela. Beste gauza bat oso desberdina da joera hori beste horrez dugun iritziak baldintzatua egotea. Horrela, laguntza bat merezi edo ez izatearen eztabaida Erdi Arotik intereseko gaia izan da eta ohikoa izan da estatuek “alferren eta gaizkileen” kontrako legeak izatea edo nork merezi zuen edo ez laguntza bat identifikatzeko irizpideak jartzea. Gaur oraindik komunikabideetan zein gure lagunekin eta familiartekoekin ditugun solasaldietan ikus dezakegu. “Ez dela bidezkoa norbaiti laguntza bat ematea ez duelako ezer egiten probrezia egoeratik ateratzeko… mauka dela hilero laguntza jasotzea ezer ez egiteagatik…”. Hizketaldia erabat aldatzen da “besteren kontura bizi den” hori geure lehengusua edo laguna denean. Zergatik? Hark bai merezi duela ulertzen dugulako, besterik gabe.
Etikoki ulertzen dut erantzuna argia dela. Gizon-emakume baten duintasuna beste irizpideen gainetik dago. Soilik pertsona izatea eta premia-egoeran egotea nahikoa izan beharko luke. Beste gauza bat da zer ulertzen dugun beharraz eta nola neurtzen den… Dena den, laguntzen kontrolari edo laguntza horiek ez merezi izanaren inguruko eztabaida asko beste hori norbera baino hain “pertsona” ez izatea pentsatzea bezain ideia zahar eta etikatik gutxi duen ideia batean oinarritzen dira.
Beraz, “Entre todos” programaren inguruan irakurri eta behatu dudanagatik, esan dezaket ez zela etikoki onargarria, ezta bere bitartekoak eta helburuak ere. Batetik, denak ez duelako balio, ezta laguntzeko ere; eta, bestetik, guztiok dugun oinarrizko eskubideak aitortzea izan beharko lukeelako helburuak. Dena dela, zalantzaren aurrean geure buruari egin diezaiokegun galdera hauxe da: Niri edozein modutan laguntzea gustatuko litzaidake?
Iker Uson