2014 indargunea (2)<br>Begirada berria garai berrietarako

Gatazkaren inertziak gailenduko dituen begirada eraikitzaile baten aldeko apustua egitea da humanizazioa: garai berriak, jarrera berriak. Bizikidetza integratu bati lagun diezaioketen jarreretako batzuk honakoak dira:

·Aitortu. Humanizazioak geureganako begirada orientatzen du. Begirada hori humanizatzailea da, lehenik eta behin, akatsak egiten ditugun pertsonak eta, ondorioz, gizakiak bezala ikusarazten eta aitortzen gaituelako. Eta, bestetik, besteen ekintzen ondorengo epaia sentikortasun handiago baten gakopean egiten delako, beste alde horretan, akatsak ere egiten dituen gizaki bat aitortzen delako.
·Integratu. Indarkeria, edozein formatuetan eta argudioetan, zerbait onartezina denaren aldeko apustua egin nahi du humanizazioak. Horregatik, pertsonaren duintasunaren aurka doazen ideiak garaitu behar dira. Hala ere, geure gizarteak bizikidetza berradiskidetu bat baldin badu helburu bezala, pertsonak integratzearen aldeko apustua egin behar du eta ez gailentzearen aldekoa.
·Komunikatu. Hitza zatiketarako arma egingo ez duen eta akordioaren aldeko hazia egingo duen komunikazioaren aldeko apustua egitera eraman behar gaitu humanizazioak. Horrekin batera, gatazka bortitzak, neurri handi batean, besteen sufrimenduaren aurrean entzungorrak egin gaitu. Horrela, ezinbestekoa da beste aldearen minak eta ondoezak ezagutzeko eta entzuteko eremuak bultzatzea.
·Elkarlanean aritu. Zaila den arren, geroz eta indar gehiagorekin lankidetza eraikitzailerako gizartetik jasotzen ari diren deiaren aurrean irekiagoak izan behar dute alderdiek. Lankidetza horrek beharrezko akordioen aukera handituko du, eta aldi berean alderdiak gizartearentzat jokabide-eredu gisa ageraraziko ditu. Hauen arteko lankidetzarik gabe, pertsonen artean ematen dena garrantzitsua izango da baina ez nahikoa.
·Adostu. Aldeen artean zatiketa-puntua aurkitu nahi duen begiradaren aurrean, oraina, txikia dirudien arren, elkartzen gaituen hori bilatzeko behin eta berriro eskatzeko eremua izatea iradokitzen du humanizazioak. Humanizazioak errealismo-puntua ematen digu: gutxieneko akordiorik eta adostasunik gabe, ez dira etorriko maximoak izan nahi duten akordioak.

·Zeure iritziz, bizikidetza integratu bati lagun diezaioketen jarrerak honakoak izan daitezke?
·Beste batzuk bururatzen zaizkizu?

Scroll to Top