Paradoxa bat ematen da geure bizitza sozialean eta politikoan. Alde batetik, gehiengoak onartzen du garaiak aldatu direla; baina, beste alde batetik, jarrera zaharrekin topatzen jarraitzen dugu. Inertzia horietako batzuk ondorengoak dira:
·Zatitu. Banantzen gaituenean arreta jartzea eta ez batzen gaituenean. Desberdintzen edo banantzen gaituen hura bilatzen jarraitzen dugu elkartzen eta hurbiltzen gaituenaren gainetik. Partekatzen dena ikusteko gaitasuna garatzea galarazten digu hamarkadetako zatiketa-inertziaren indarrak.
·Deskalifikatu. Kritika autokritikarik gabe. Besteak egiten duena epaitzeko eta zentsuratzeko joera elikatzen du gatazka orok kode suntsitzailean. Horrela, beste aldearen erantzukizun eta eskaera guztiak hustu egiten dira, aldatzeko borondate falta aurpegiratzera helduz, geure borondatea aztertu aurretik ere.
·Exijitu. Inmobilismoaren gakoa. Sarritan, ikuspegi alderdikoia inposatzen da. Besteei egin beharko luketena egitea exijitzera eta geure inmobilismoa exijentzia horiek ez betetzearekin justifikatzera murrizten da guztia.
·Gailendu. Garaileak eta garaituak. Etsai gisa ikusten dena garaitzeko helburuak presente egoten jarraitzen du, paradoxikoa dirudien arren, bere zimenduen artean garaitutako, eta ziur aski banandutako, pertsonen sektore sozial bat edukiko duen gizarte berria eraikitzea lortuz horrela.
·Iraindu. Iraintzen duten hitzak. Azken hamarkadetan, norberaren ingurukoen errealitatea zein kanpokotzat jotzen diren haien kontrakoa deskribatzeko bere hizkuntza propioa sortu du sektore bakoitzak. Joera hori ez da desagertu erabat eta krispazio, min eta erremin gehiago sortzen duen hizkuntzak bere horretan dirau.
Gaur ere beste bi galdera proposatzen ditugu:
·Non ikusten dituzu islatuta jarrera zahar horiek?
·Besteren bat gehituko al zenuke?