ZER DA
BAKETIK
AURKEZPENA
Baketik 2006an sortu zen fundazioa da, etika ardatz hartuta eraldaketa pertsonala eta soziala sustatzeko jaioa. Bere izenak bi kontzeptu lotzen ditu: bakea eta etika. Eraldaketa prozesu hauek Bizizikasi pedagogian oinarritzen dira. Baketiken proposamena bost ardatzetan banatzen da: formakuntza, hezkuntza arloarekin lanketa, bitartekaritza, bakea eta bizikidetza eta elkartasunaren sustapena.
IKUSPEGIA, XEDEA ETA HELBURUA
Baketikek errealitatearen analisi kritikoa egiten du. Eredu sozialen eta garapen-ereduen, bizitzeko moduen eta elkarbizitzaren krisi integral bat bizi digu. Krisi hau baloreen nahasmen batek azaltzen du. Dena geratu da ekonomizismoaren, desarrollismoaren, eta indibidualismoaren menpe. Indibidualismo materialistan oinarritutako zoriontasuna dugu jomuga. Baketikek mundu hobeago eta justuago baten alde bere ekarpena egin nahi du asmo apal baten bitartez: hau posible izan dadin baldintzak sortzea.
Maila pertsonalean eta sozialean behar dugun aldaketa ez da formula magikoekin lortzen. Baketikek bere Dinamo proposamena aurkezten du. PDF-A DESKARGATU.
PDF-a deskargatu