BLOGA

Bizitza, elkarbizitza eta orokorrean gu geu eta bizitza bera nolakoak diren hausnartzeko istorio eta iritziak zabaltzeko gunea da hau.
Post laburrak eta estilo xumez idatzitakoak dira. Baketikek ez zaitu aspertu nahi. Hausnarketak eta galderak eragin nahi dizkizu. Zure iruzkinak ere ongi etorriak izango dira.

Sufrimendura gerturatzea: gizatasunerako aukera bat (II)

2016-03-15

Gerturatzea, biktima izaeratik


Aurreko postean biktimen bizipenari buruz hitz egin dugu, eta orain galdera hau egiten diogu geure buruei: zeintzuk dira biktimen sufrimendua definitzen duten elementuak?


Biktimek sufritzen dute jasan zuten erasoagatik eta sufrimendu horrek euren bizitzaren garapenean hartu duen lekuagatik. Baina horregatik ez ezik, biktimek sufritu dezakete eurek beraiek, gizarteak, nahiz euren gertuko inguruak euren biktima izaera tratatzen duten moduaren arabera. Honako arrazoiek eragin dezakete bigarren biktimizazio bat:


·Biktimismo totalizatzailea. Biktimarentzako garrantzitsuena bikitimazioa gainditzea da, sufrimenduak bere autonomia pertsonalean eragiten duen blokeoa gainditzea. Bere arrisku nagusia da min bakar batera mugatzen den biktimismo batean harrapatuta gelditzea. Jarrera batzuek irteerarik gabeko biktimismoa bultzatu dute, soilik eta edozeren gainetik biktima izatea eraginez.


·Erresuminaren promozioa. Zenbaitek biktimekiko elkartasuna biktimarioaren eta haren inguruaren kontrako erresumina sustatzearekin lotzen dute. Honek ez dio biktimari batere laguntzen, bere biktimizazioa eta sufrimendua luzatu baino ez du egiten.


·Etiketa ideologikoa. Sarri asko, sufrimenduarekiko erantzunak politikoki edo ideologikoki aurre-ezarritako taldeetan kokatu ditu biktimak, hauek euren erasotzailea aukeratu izan balute bezala. Horrela, sufrimendu batzuk gertukoak izan dira eta beste batzuk, aldiz, urrunekoak edo ia hutsalak. Etiketa ideologikoak gaiztotu egiten du, biktimak barne hartzea edo baztertzea ahalbidetzen duelako, eta elkarren artean konparatzea eta maiz konpentsatzea ere ekartzen duelako, oinarri-oinarrizkoena ahaztuz: denak ere giza eskubideen urraketa larrien jomuga izan zirela eta modu latz eta injustuan sufritu zutela.


·Zauri moralak sortzea. Kasu askotan eta zeinu desberdineko indarkeriaren ondorioz, biktimak ez dira behar beste onartuak edo lagunduak izan. Muturreko kasu batzuetan  ez zaie, zuzenean, jaramonik egin eta euren kasuak ez dira ikertu ere egin. Ahanztura eta eurei edo familiei jarri izandako etiketa euren duintasunaren gainetik jarri da, zauri moralak eraginez eta, nolanahi ere, ahal bezain laster konpondu beharreko bigarren biktimazio sozial bat sufriaraziz.


·Ahanztura. Garai berri hauetan bultza daiteke, iragana atzean utziz. orria pasa eta aurrera begiratzeko jarrera bat. Etorkizun berri batean sinesteko ilusioak, ordea, biktimak bakearen eraikuntzarako baliabide soil gisa erabiltzea ekar dezake, eta honek euren mina handitzeaz gain, gizartearen jarrera ez-gizatiarra ere handitzen du. Etorkizunaren eraikuntzak presente izan behar du iragana.

Garrantzitsua da biktimen sufrimenduaren osagai diren elementu hauez jabetzea. Ordea, hauek ezagutzea ez da nahikoa: beharrezkoa da enpatiaren bidez hurbiltzea; bere sufrimenduaz kezkatu eta arduratzea, gizabanako eta gizarte bezala geure eskuetan dagoen horri helduz.

 

Iker Uson

Parekatu

viagra

2017-04-04 21:25:10

buy viagra cheap For Sale In Usa Stores With Next Day Delivery in Rosenberg .