Bai, bai. "Gure lanaren emaitza zein izango den jakin ahal izan gabe hezteak zentzua al dauka?". Zentzua dauka, bai; horixe, daukala!
30rren bat urte pasatxo jardun ginen Arantzazuko Seminarioan, hasieran orduko bokazioak lantzen. Ikasi genuen, bokazio gaxte hura ez baino, pertsona bakoitzarengan "baldintzak sortzea", ahalik eta baldintza onenak esnatzea ta lantzea zela, benetan eginbeharrekoa. Eta lehenengo jardunean ez bezala, gero ikusi genuen, merezi zuela hartan saiatzeak. Gazte natural kabalak esnatzen, beren baldintzak ezagutzeko gauza izan zitezen prestatzen saiatu ginen, eta baita asmatu ere. Neronek, erlijio asinatura bainoago, zentzuz bizitzen erakusten nien: alegia, bost zentzuak adi-adi, bixi-bixi zituztela bizitzen erakusten... zentzuz doanak, bai-baitaki, bizi ahala ikasten ari delako, bere baldintzak topatu, zaindu eta lantzen...