BLOGA
Bizitza, elkarbizitza eta orokorrean gu geu eta bizitza bera nolakoak diren hausnartzeko istorio eta iritziak zabaltzeko gunea da hau.
Post laburrak eta estilo xumez idatzitakoak dira. Baketikek ez zaitu aspertu nahi. Hausnarketak eta galderak eragin nahi dizkizu. Zure iruzkinak ere ongi etorriak izango dira.
Hemen ondo gaude jada
2014-11-19
Aspaldi egon gabeko lagun zahar batekin kafe bat hartzeko aukera izan nuen duela gutxi. Bizitza nola zihoakigun kontatu genion elkarri eta, zehazki, zein lanetan genbiltzan. Baketik-etik zer egiten ari ginen edo gutxienez zer egiten saiatzen ari ginen azaldu behar izan nion noski. Beste jardueren artean, zenbait udalerrietan bizikidetza berreskuratzeko laguntzen ari garen prozesuak deskribatu nizkion. Bere erantzuna kategorikoa izan zen: “baina hemen jada ondo gaude-eta”.
Ez da baieztapen hau entzuten dudan lehen aldia, ezta azkena izango ere. Euskal gizartearen zati handi batentzat, bere kolore politikoa edozein dela ere, “hemen ondo gaude jada” eta, beraz, ez da beharrezkoa “zauriak berrirekitzen” ibiltzea. Beraz, ETAk indarkeriarekin behin betiko amaituko zuela adierazi zuenetik, bizikidetza berreskuratu dela pentsatzen dute pertsona askok. Zenbaitentzat helburu politikoak geratuko dira, aintzat hartzeko akatsak… Dena dela, bizikidetza arazorik ez dagoela ikusten da orokorrean.
Hala ere, ez da hain erraza. Nire lagunarekin egin nuen bezala, batek solasaldian “harraskatzen” badu piskat, ohartzen da oraindik asko dugula ibiltzeko. Gatazka handien teoriara eta praktikara iritsi behar izanik gabe, gure eguneroko gatazketara hurbilduz, konturatuko gara ekaitzaren ondoren, lasaitasun etor daitekeela. Fase gordin eta gogor baten ondoren, fase “eramangarriagoak” etor daitezkeela, alegia. Hala ere, geure kostaldea berdin geratu ez den bezala azken denboraleen ondoren, agian geure gizartea osatzeko gertuago egon daiteke zorionez, baina oraindik “berreskuratze-lan” asko geratzen zaizkigu.
Gatazkan murgilduta hainbeste urte pasa ondoren, geure herrian garai berria bizi nahi izateko itxaropen osasuntsuak ezin gaitu itsutu. Geure bizikidetzak asko jasan izan du, eta gaur egun oraindik, tabuak gainditzen badira eta aske hitz egiteko aukera ematen badiogu geure buruari, konturatuko gara agian hobeto gaudela baina bestearen errespetua berreskuratzeko aurretik lan asko dugula oraindik.
Iker Uson
Parekatu
Ezkerrik asko nire ahotsa izatearren.