BLOGA

Bizitza, elkarbizitza eta orokorrean gu geu eta bizitza bera nolakoak diren hausnartzeko istorio eta iritziak zabaltzeko gunea da hau.
Post laburrak eta estilo xumez idatzitakoak dira. Baketikek ez zaitu aspertu nahi. Hausnarketak eta galderak eragin nahi dizkizu. Zure iruzkinak ere ongi etorriak izango dira.

2022ko ekintzen laburpena

2023-02-07


Baketik-ek, urtero bezala, 2022an egindako ekintzen laburpena argitaratu du. 

2022ko ekintzen artean nabarmendu nahi dugu ICIP-en saria jaso izana, Euskal Herrian bakearen alde lan egin duten elkarteetako bat izanik. Aitortza honekin batera, 2022. urtea izan da gure lan-arlo gehienak sendotzeko urtea: Izeba mentoretza sozialeko programa indartu eta bere eragina zabaldu da, antzerki-forumean antzezlan berriak egin dira eta 2030 Agenda bezalako esparruetan prestakuntza berriak antolatu dira, besteak beste.

Eskerrik asko gure lana laguntzen duzuen pertsona guztiei!

Deskargatu hemen 2022ko ekintzen laburpena

Parekatu