BLOGA

Bizitza, elkarbizitza eta orokorrean gu geu eta bizitza bera nolakoak diren hausnartzeko istorio eta iritziak zabaltzeko gunea da hau.
Post laburrak eta estilo xumez idatzitakoak dira. Baketikek ez zaitu aspertu nahi. Hausnarketak eta galderak eragin nahi dizkizu. Zure iruzkinak ere ongi etorriak izango dira.

Etxebizitza duina, eskuraezina

2022-11-29




Etxebizitza duin bat eskuratzeko zailtasunak, kasu askotan, gaindiezinak dira: Gipuzkoako etxebizitzen prezio altuei (2021ean Donostiak Bartzelona ordezkatu zuen, etxebizitza partekatu batean logela bat alokatzea garestiagoa den Espainiako hiri gisa, Idealistaren arabera) errentatzaileen jarrera arrazistak eta/edo administrazio-egoera irregularra (paperik eza) gehitu behar zaizkie kasu askotan. Gurutze Gorriaren arabera, Espainian harrera-etxeetatik irteten diren gazteen %10ek, adinez nagusi direnean, kalean edo prekarietate handian bizi behar izaten dute.

Parekatu