BLOGA

Bizitza, elkarbizitza eta orokorrean gu geu eta bizitza bera nolakoak diren hausnartzeko istorio eta iritziak zabaltzeko gunea da hau.
Post laburrak eta estilo xumez idatzitakoak dira. Baketikek ez zaitu aspertu nahi. Hausnarketak eta galderak eragin nahi dizkizu. Zure iruzkinak ere ongi etorriak izango dira.

Izeba Proiektua: tokiko pertsonen laguntza gizarte-mentoretzaren bidez

2022-11-08




Izeba Proiektua tutoretzapeko gazteei laguntzeko sortu zen. Pertsona autonomoak izateko bidean aukera hobeak izatea du helburu, tokiko pertsona heldu batekin harremana izanez. Horrela, gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden gazte horiei aukera ematen zaie pertsona edo familia boluntario batek independentziara igarotzen lagun diezaien, laguntza emozionala eta premia zehatzak azpimarratuz. Konfiantzazko harremanak sortu nahi dira, pertsona gisa garatzen eta gizartean integratzen laguntzeko. Honela defini genezake proiektuaren funtsa: "Norbait edukitzea norbaitentzat kontatzea da".

Parekatu