BLOGA
Bizitza, elkarbizitza eta orokorrean gu geu eta bizitza bera nolakoak diren hausnartzeko istorio eta iritziak zabaltzeko gunea da hau.
Post laburrak eta estilo xumez idatzitakoak dira. Baketikek ez zaitu aspertu nahi. Hausnarketak eta galderak eragin nahi dizkizu. Zure iruzkinak ere ongi etorriak izango dira.
Hezkuntza eskasa baina ezinbestekoa
2022-10-25

Tutoretzapeko gazte migratzaile gehienak prestakuntza eskasarekin iristen dira 18 urtera, hainbat arrazoirengatik: ez dituzte gure hizkuntzak menperatzen, beren herrialdeetan ikasi ahal izan zutena hemen ikasten dutenaren desberdina da, eskoletan ez dago irakasle laguntzaile nahikorik edo, besterik gabe, iristen diren adinagatik, batzuetan adin nagusitasuna bete baino hilabete batzuk lehenago. Lan bat lehenbailehen bilatu beharrak are gehiago zailtzen du goi-mailako ikasketak egiteko aukera.