BLOGA
Bizitza, elkarbizitza eta orokorrean gu geu eta bizitza bera nolakoak diren hausnartzeko istorio eta iritziak zabaltzeko gunea da hau.
Post laburrak eta estilo xumez idatzitakoak dira. Baketikek ez zaitu aspertu nahi. Hausnarketak eta galderak eragin nahi dizkizu. Zure iruzkinak ere ongi etorriak izango dira.
Zergatik emigratzen du haur batek bakarrik, familiarik gabe?
2022-10-11

Urtero, milaka adingabe saiatzen dira itsasartea zeharkatzen, bizimodu hobe baten bila. Okerreko ideia da gazte migratzaileak Europara etortzen direla eskaintzen zaizkien erraztasunen eta laguntzen ondorioz. Izan ere, jatorrizko herrialdeen errealitate gogorrak eta aukerarik ezak bultzatzen ditu migratzera, horretarako gazteegiak izanik. Familia askok beren migratzaile gazteengan jartzen dituzte itxaropen guztiak, bizi diren pobrezia-egoeratik ateratzeko.