BLOGA
Bizitza, elkarbizitza eta orokorrean gu geu eta bizitza bera nolakoak diren hausnartzeko istorio eta iritziak zabaltzeko gunea da hau.
Post laburrak eta estilo xumez idatzitakoak dira. Baketikek ez zaitu aspertu nahi. Hausnarketak eta galderak eragin nahi dizkizu. Zure iruzkinak ere ongi etorriak izango dira.
Bideoteka: 10 pelikula berri gehituta
2021-09-02
Baketikek norbere buruarekin eta besteekin etikoki bizitzeko laguntzen duten pelikula eta dokumentalen bideoteka bat dauka. Helburu pedagogikoa, eta ez komertziala, dauka, soil-soilik. Eskatzen duen edonori mailegatzen dizkio pelikulak Baketikek. Pelikula bakoitzak gida didaktiko labur bat dakar berekin, edukiari buruzko analisi eta hausnarketa laguntzeko asmoz.
Aurten 10 pelikula hauek gehitu ditugu bideotekan:
Adú (Salvador Calvo, 2020)
Campeones (Javier Fesser, 2018)
Diecisiete (Daniel Sánchez Arévalo, 2019)
Ida (Pawel Pawlikowski, 2013)
La noche de los 12 años (Álvaro Brechner, 2018)
Pride (Matthew Warchus, 2014)
Raya y el último dragón (Walt Disney, 2021)
Vaiana (Walt Disney, 2016)
Ane (David P. Sañudo, 2020)
No soy tu enemigo (Robin Bissel, 2019)
Gurekin harremanetan jar zaitezkete edozein iradokizun helarazteko, eskertuta hartuko ditugu!