BLOGA

Bizitza, elkarbizitza eta orokorrean gu geu eta bizitza bera nolakoak diren hausnartzeko istorio eta iritziak zabaltzeko gunea da hau.
Post laburrak eta estilo xumez idatzitakoak dira. Baketikek ez zaitu aspertu nahi. Hausnarketak eta galderak eragin nahi dizkizu. Zure iruzkinak ere ongi etorriak izango dira.

Ikastaroa: Gatazken prebentziorako sormenezko tresnak

2019-11-25




Hastapen ikastaroa (3 ordu) – Dohainik

 
Ikastaro honetan hausnarketa sortzailea sustatuko da antzerkiaren lengoaiaren bitartez egunero sortzen diren gatazkei aurre egiteko moduen inguruan. Gatazkak modu eraikitzailean eraldatzeko jarrera eta tresnak lantzea du xede. 

Nori zuzendua: Gipuzkoako aisialdiko begiraleei eta Gazteleku eta Haurtxokoetako hezitzaile eta teknikariei.

Hizkuntza: ikastaroa euskaraz izango da.

✍Izen-emateak: bete formulario hau edo deitu 943251005 telefonora.


Noiz eta non: 

📅 Abenduak 10, asteartea 

📍DONOSTIA
Craj!
Anoeta Pasalekua, 28

🕐10.00-13.30



Informazio gehiago

Parekatu