Bizitza, elkarbizitza eta orokorrean gu geu eta bizitza bera nolakoak diren hausnartzeko istorio eta iritziak zabaltzeko gunea da hau.
Post laburrak eta estilo xumez idatzitakoak dira. Baketikek ez zaitu aspertu nahi. Hausnarketak eta galderak eragin nahi dizkizu. Zure iruzkinak ere ongi etorriak izango dira.
Hizlaria: Eva Suárez-Llanos Directora Adjunta Amnistía Internacional España
Espainiako Amnistia Internazionaleko Zuzendari-albokoa 2011tik hona. Aurretik, erakunde bereko Batzorde Exekutiboko kide izan zen eta baita zuzendari ere, 1999 eta 2003 artean - 2004 eta 2008 artean Kanpaina eta Ikerketa saileko zuzendari izan zen. Aholkulari lanetan ibili da giza-eskubide, ingurugiro eta kooperazioko hainbat erakunderentzat, planifikazio estrategiko, komunikazio eta gobernantza arloetan.
Izenburua: 70 urteren ondoren inork ezin ditu ziurtzat hartu bere giza eskubideak: demonizazio politikei aurre egiteko errezetak
Moderatzailea: Maribel Vaquero, Gipuzkoako Foru Aldundiako Bizikidetza eta Giza eskubideen Zuzendaria.
Abenduak 11 Hitzaldia Hizlaria: Carlos Martín Beristain Mediku psikologoa, giza eskubide urraketen biktimen artatzean aditua. Gatazkan dauden herrialdeetan, indarkeria eta gerraren biktimekin 30 urtetik gorako lan-esperientzia: Osasun Mentalaren eta Giza Eskubideen programak, giza eskubideen aldeko taldeekin eta baztertutako edo errefuxiatutako komunitateekin, torturetatik bizirik atera direnekin, desagertuen familiekin edo bestelako Giza Eskubide urraketa larriak jasan dituztenekin.
Izenburua: Giza eskubide bortxaketa larrien osteko justiziarako eta bizikidetzarako bideak