BLOGA

Bizitza, elkarbizitza eta orokorrean gu geu eta bizitza bera nolakoak diren hausnartzeko istorio eta iritziak zabaltzeko gunea da hau.
Post laburrak eta estilo xumez idatzitakoak dira. Baketikek ez zaitu aspertu nahi. Hausnarketak eta galderak eragin nahi dizkizu. Zure iruzkinak ere ongi etorriak izango dira.

Giza-Eskubideen hitzaldi zikloko hurrengo hitzorduak

2018-09-19

Giza-Eskubideen Adierazpen Unibertsala aldarrikatu zeneko 70. urteurrenaren harira, San Telmo Museoarekin batera antolatutako hitzaldi zikloak hitzordu berriak izango ditu urrian, azaroan eta abenduan. Hauek dira hitzordu horiek:

Urriak 16, asteartea. 19:00
Hitzaldia: Justizia berrasmatzen, emakumeen gorputz, bizitza eta komunitatetik (Gaztelaniaz)

Gonbidatua: Amandine Fulchiron. Aktibista feminista, politologa eta gizarte-hezitzaile eta ikerlaria, Guatemalako Actoras de cambio kolektibo feministako fundatzaileetakoa.


------------------------------------------------

Urriak 23, asteartea. 19:00
Hitzadia: Estatuaren etsaien matxinada, goi-mailako traizioa eta erpresio penala (Gaztelaniaz)

Gonbidatua: Josep Maria Tamarit Sumalla. Zuzenbidepenaleko katedraduna Lleidako Unibertsitatean eta Catalunuako Universitat Obertan. Biktimologian aditua, justizia erreparatzailean, justizia trantsizionalean eta zigor penaletan.

------------------------------------------------

Azaroak 20, asteartea. 19:00
Hitzaldia: 70 urteren ondoren inork ezin ditu ziurtzat hartu bere giza eskubideak: demonizazio politikei aurre egiteko errezetak (Gaztelaniaz)

Gonbidatua: Eva Suárez-Llanos. Espainiako Amnistia Internazionaleko Zuzendari-albokoa 2011tik hona. Aurretik, erakunde bereko Batzorde Exekutiboko kide izan zen eta baita zuzendari ere, 1999 eta 2003 artean - 2004 eta 2008 artean Kanpaina eta Ikerketa saileko zuzendari izan zen. Aholkulari lanetan ibili da giza-eskubide, ingurugiro eta kooperazioko hainbat erakunderentzat, planifikazio estrategiko, komunikazio eta gobernantza arloetan.


------------------------------------------------

Abenduak 11, asteartea. 19:00 (Gaztelaniaz)

Hitzaldia: Giza eskubide bortxaketa larrien osteko justiziarako eta bizikidetzarako bideak

 

Hizlaria: Carlos Martin Beristain
Mediku psikologoa, giza eskubide urraketen biktimen artatzean aditua. Gatazkan dauden herrialdeetan, indarkeria eta gerraren biktimekin 30 urtetik gorako lan-esperientzia: Osasun Mentalaren eta Giza Eskubideen programak, giza eskubideen aldeko taldeekin eta baztertutako edo errefuxiatutako komunitateekin, torturetatik bizirik atera direnekin, desagertuen familiekin edo bestelako Giza Eskubide urraketa larriak jasan dituztenekin.

Moderatzailea: Bertha Gaztelumendi, kazetaria eta EHUko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Katedrako ikertzailea

Parekatu