Nola hezi neure burua eta besteak pertsona izaten? Erronka honi erantzun nahi dio hezkuntza-proposamen honek. Geure burua eta besteak pertsona izaten hezteko baliabide teorikoak eta praktikoak eskaintzea da bere helburua. Xede horrekin, bere edukia zortzi ikaskuntzetan oinarritzen da, eta geure buruarekin eta besteekin hobeto bizitzeko eta hobeto hezteko pedagogia etikobat eskaintzen du. Pertsona izaten geure buruak eta besteak hezteko modu erabakigarrian laguntzen duten ikaskuntzako zortzi esperientzia zehatzen bizipena iradokitzen du.
Bere oinarria, edukia eta xedea pertsona izateko ikaskuntzan kokatzen duenez, Izan proposamena gaitasunen hezkuntza bultzatzeko Europako korronteari egindako ekarria da, LOE-k jasotzen dituen Europako Batzordeak definitutako funtsezko zortzi gaitasunak garatzen diren hiru esparru nagusienak sakontzen baititu: perstonaren garapena, harremana eta elkarreragina, eta adierazpena eta komunikazioa.
Bi alderdi ondo bereiziak ditu Izan proposamenak, material eta helburu bereiztuekin: bere oinarri teorikoak eta proposamen praktikoak.
Eman izena materiala eskuratzeko.