BIDEOKLUBA

Baketikek norbere buruarekin eta besteekin etikoki bizitzeko borrokarekin zerikusia duten pelikula eta dokumentalen bideoteka bat sortu du. Helburu pedagogikoa, eta ez komertziala, dauka, soil-soilik. Eskatzen duen edonori mailegatzen dizkio pelikulak Baketikek: hezkuntza zentroak, aisialdi taldeak, parrokiak, GKEak, elkarteak, familiak, lagun taldeak… Pelikula bakoitzak gida didaktiko labur bat dakar berekin, edukiari buruzko analisi eta hausnarketa laguntzeko asmoz. Gida hauetako bakoitzean pelikula ikusi duen Baketikeko kolaboratzaile batek bi atal egiten ditu: «gaiak» eta «pelikula ikusi aurretik eta ondoren». Pertsona honek pelikula hau ikusteko egiten digun iradokizuna da. Kolaboratu nahi baduzu, gustatu izan zaizkizun pelikulen iritziak helaraztera gonbidatzen zaitugu.

BILAKETA ZEHATZA

A zer nolako heroiak / Menudos héroes

Jatorrizko izenburua: Menudos héroes

Urtea: 2015

Iraupena: 60 min.

Herrialdea:

Zuzendaria: Conor Finnegan, Péter Vácz, Marc Riba eta Anna Solanas, Éric Montchaud, John Banana, Olesya Shchukina, Nicolas Deveaux

Aktore-zerrenda: Animación / Animazioa.

Ekoizpen-Etxea: Rita&Luka films.



Sinopsia

A zer nolako heroiak 4 urtetik aurrerako umeentzat zuzenduriko film laburren bilduma da. 7 film laburrez osaturiko bilduma honen oinarria protagonista desberdinek, hots, film labur bakoitzeko heroiek, erronka anitzi aurre egiteko duten gaitasuna da. Ezustekoz beteriko desafio horiei aurre egiteko beraien irudimena eta sormena erabiliko dituzte.


Gaiak: Beldurra, determinazioa, desberdina

Beldurra
. Gure barnean dauden beldur sakonei aurre egiteko balore eta determinazioak beldur horrek eragindako mugak gainditzen nola lagun diezaguken azaltzen digu lanak.
Determinazioa. Zerbait lortu, esperimentatu edota egoera bati buelta emateko bakoitzak barnean duen indarra da determinazioa. Indar honi eta irudimenari esker, gauzak lor litezkeela ikus liteke.
Desberdina. Desberdina izateagatik taldeak bizkarra ematen badizu ere, desberdintasun hori beste modu batera ikusi ezkero zerbait positiboa izan litekeela erakusten digu filmak. Alde positiboetan arreta jartzen badugu, bakoitzak bere burua onartzeko aukera izango du.


Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikustea eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Gutako bakoitzari esanguratsu egiten zaigun horri buruz eta gure bizitzan bertan sorrarazten dizkigun galderei buruz hausnartu. Helburua ez da betirako erantzunak aurkitzea, uzten dizkigun arrastoei erreparatzea baizik.
…kanpora begira. Taldean edota familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea da.
…ez bakarrik arrazoiarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak eta edo aurrez ditugun ideiak albo batera utzi, pelikulak kontatzen digun horren harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
…eta denbora baten buruan, berriz ere pentsatu. Adi erreparatu egun batzuen ostean pelikulak utzitako arrastoari. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartu duen biziak sortutako inpresioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik

·Beldurrei buruz: zer da beldurra? Nola eragiten du beldurrak pertsonengan?
·Determinazioari buruz: zer da determinazioa? Zertan lagun diezaguke gure egunerokotasunean? Zer behar da determinazioa edukitzeko?
·Desberdinari buruz: zer da desberdina izatea? Denak berdinak al gara? Ez al dugu guztiok desberdintzen gaituen zerbait? Aberasgarria izan al liteke desberdintasuna? Zer da inklusioa zure ustez?

…pelikula ikusi ondoren
·Zein da Dougalen arazoa? Zein amesgaizto ditu? Nola egiten dio aurre bere beldurrari?
·3Da lortu nahi duten bi pertsonaia ikusi ditugu, nola eragiten du beraien desioak egunerokotasunean? Zer lortzen dute azkenean?
·Elefanteak bizikleta nahi du eta gogor lan egin hau eskuratu arte. Zerekin topatu da bizikleta eman diotenean? Zer gertatzen da ondoren?
·Txirrinda lasterketan atera nahi duen neskatoari zer gertatzen zaio? Nola erantzuten dute gainerakoek? Amaieran zer gertatzen da? Zergatik?
·Zein arazo du Lorenzok? Nolakoa da bera? Zergatik nekatzen da bere burruntzaliaz? Nola egiten dio aurre egoerari? Nork eta nola laguntzen dio?
·Laranjak anana artean egon nahi du, baina bertara iristen denean desberdina dela sumatzen da. Zer gertatzen da orduan? Nola lortzen du aurre egitea desberdintasun horri? Zer ondorio jasaten ditu?



Eneritz Zabaletaren laguntzarekin.


Deskargatu gida didaktikoa


Hizkuntza: Euskara eta gaztelania

Gaiak: Gatazka pertsonalak/ egunerokoak, aukerak, desberdintasuna

Adina: Lehen Hezkuntza.