BIDEOKLUBA

Baketikek norbere buruarekin eta besteekin etikoki bizitzeko borrokarekin zerikusia duten pelikula eta dokumentalen bideoteka bat sortu du. Helburu pedagogikoa, eta ez komertziala, dauka, soil-soilik. Eskatzen duen edonori mailegatzen dizkio pelikulak Baketikek: hezkuntza zentroak, aisialdi taldeak, parrokiak, GKEak, elkarteak, familiak, lagun taldeak… Pelikula bakoitzak gida didaktiko labur bat dakar berekin, edukiari buruzko analisi eta hausnarketa laguntzeko asmoz. Gida hauetako bakoitzean pelikula ikusi duen Baketikeko kolaboratzaile batek bi atal egiten ditu: «gaiak» eta «pelikula ikusi aurretik eta ondoren». Pertsona honek pelikula hau ikusteko egiten digun iradokizuna da. Kolaboratu nahi baduzu, gustatu izan zaizkizun pelikulen iritziak helaraztera gonbidatzen zaitugu.

BILAKETA ZEHATZA

Adivina quién viene esta noche

Jatorrizko izenburua: Guess who´s comming to dinner

Urtea: 1967

Iraupena: 103 min.

Herrialdea:

Zuzendaria: Stanley Kramer

Aktore-zerrenda:

Katharine Houghton, Spencer Tracy, Katharine Hepburn, Sidney Poitier

Ekoizpen-Etxea: Columbia Pictures Industries, INC

Sinopsia
Ipar Ameriketako San Francisco herrian, 60. hamarkadaren bukaeran gertatzen den sentimendu kontrajarriz eta emozioz beteriko istorioa da honako hau. Egunkari ospetsu baten zuzendaria den Matthew Datonen eta bere emaztea den arte galeria bateko jabea den bere emaztearen 23 urteko alaba, Joanna, etxera itzultzen da bera baino 17 urte zaharragoa den koloreko mediku garrantzitsua den bere senargaiarekin, John Prenticerekin. Christinak onartzen du senargaiarekin ezkontzeko bere alabaren erabakia, baina Matthew eta Johnen aitak ezin dituzte harreman horrek dakartzan aurreiritzi sozialak ekidin.

Gaia
Aurreiritzia, gatazka eta familia


Aurreiritzia. Pelikulak aurreritzien bidea eta formulazio etikoaren eta errealitate konkretuaren arteko distantzia erakusten digu pelikulak.
Gatazka. Komunitate bateko morala auzian jartzen duen erabakiak sorrarazten duen gatazka azaltzen du istorioak.
Familia. Guraso eta seme-alaben arteko harremanaren berezko tentsioak present daude pelikulan. Maite ditugunen artean modu askean sentitzearen beharrak sortarazten dituen gatazkak azaltzen ditu pelikulak.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea... Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik


·Besteari buruz: Nola begiratzen ditugu gurekiko ezberdinak direnak? Etiketatzen al ditugu?
·Erabakiei buruz: Ezarritakoaren kontra egiten duen erabakiak sortarazten duen gatazka asumitzen al dugu?
·Koherentziari buruz: Esaten dugun artean eta egiten dugun artean erabateko koherentzia mantentzen al dugu?

…pelikula ikusi ondoren

·zer gertatzen zaio Matthewri? Zergatik dago ain deseroso? Zergatik eta nola gainditzen ditu bere alabaren bodarekiko dituen errezeloak?
· Zer gertatzen zaie Johnen gurasoei? Zergatik eztabaidatzen du Johnek bere aitarekin? Zer defendatzen du Johnek?
·Zergatik agintzen die Johnek Joanaren gurasoei beraien baimenik gabe ez dela eskonduko?

Mónica López-Quintanaren laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu

Dilema etikoak, Familia, Arrazakeria eta xenofobia, Bigarren Hezkuntza