BIDEOKLUBA

Baketikek norbere buruarekin eta besteekin etikoki bizitzeko borrokarekin zerikusia duten pelikula eta dokumentalen bideoteka bat sortu du. Helburu pedagogikoa, eta ez komertziala, dauka, soil-soilik. Eskatzen duen edonori mailegatzen dizkio pelikulak Baketikek: hezkuntza zentroak, aisialdi taldeak, parrokiak, GKEak, elkarteak, familiak, lagun taldeak… Pelikula bakoitzak gida didaktiko labur bat dakar berekin, edukiari buruzko analisi eta hausnarketa laguntzeko asmoz. Gida hauetako bakoitzean pelikula ikusi duen Baketikeko kolaboratzaile batek bi atal egiten ditu: «gaiak» eta «pelikula ikusi aurretik eta ondoren». Pertsona honek pelikula hau ikusteko egiten digun iradokizuna da. Kolaboratu nahi baduzu, gustatu izan zaizkizun pelikulen iritziak helaraztera gonbidatzen zaitugu.

BILAKETA ZEHATZA

A las cinco de la tarde

Jatorrizko izenburua: Panj é asr

Urtea: 2003

Iraupena: 106 min.

Herrialdea:

Zuzendaria: Samira Majmalbaf

Aktore-zerrenda:

Agheleh Rezaie, Abdolgani Yousefrazi, Razi Mohebi

Ekoizpen-Etxea: Coproducción Irán-Francia

Sinopsia
Afganistango talibanen erregimena bertan behera gelditu ostean emakumeentzako eskolak zabaldu ziren berriz. Emakume batek politikan aritu nahi du, eta baita etorkizunean Errepublikako lehendakari izan ere. Baina burka, ohiturak eta erregimen matxista herrialdeko bizitza sozialean sendo erroturik daude.

Gaia
Boterea, desesperazioa eta bakardadea


Boterea. Pelikulak botereagatiko borrokak dituen ondorioak erakusten ditu. Sobietarrak, gerra zibila, talibanak, amerikarrak, eta abar. Liskar horiek guztiek Afganistan hondamendi-leku bihurtu dute.
Desesperazioa. Gerraosteko Afganistango salbazio-ilusioen bide etsigarria egiten du filmak: tradizio- nahiz demokratizazio-ilusioena.
Bakardadea. Suntsitutako mundu batean, pelikuak pertsaonaien bakardadea aurkezten du.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea... Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik


·Gerraren ondorioei buruz: Gerrak defendatzen dituzten kausen balioa dela-eta justifikatzen dira? Eta nola justifikatzen dira honek sortutako galerak?
·Geure idealei buruz: Egunerokotasuneko arazoek eta gatazkek amore emanarazten dion errealismo ezkorrera bultzatzen du pertsona? Idealek, ametsek zein trakzio-funtzio dute?
·Munduan dugun tokiari buruz: Bizitzara bota gaituzte. Bizitzan munduan gaude besterik gabe edo geure tokia bilatzen saiatzen gara?

…pelikula ikusi ondoren

·Noqreh oinutsik jolasten da presidentearen jauregian. Zergatik kentzen ditu zapatak? Zein esanahi dute takoidun zapatek filmean?
·Hegazkinak protagonisten gainean hegan doazen eszenak zer sinbolizatzen du?
·Pelikula norabiderik gabe ibiltzeaz nekatu eta desertuan eserita agertzen diren bi agureen eszenaz amaitzen da. Bi emakumeek, berriz, bideari jarraituko diote babesa emango dien etxe baten bila. Zein paper betetzen dute ideologiek eszena horretan? Eta ametsek? Itxaropenak ba al du tokirik?

Aitor Sorreluzen laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu

Gatazka soziala/kolektiboa, Duintasuna eta Giza Eskubideak, Generoa, Aukerak, Bigarren Hezkuntza