ARGITALPENAK

Bizitzako funtsezko ikaskuntza bat gure izaera mugatua onartzea dela uste du Baketikek. Ez dakigu guztia, eta ez dugu arrazoi osoa ere. Bizitza pertsonalean eta elkarrekin bizitzeko orduan ezinbestekoa da elkarrizketaren aldeko apustua egitea egiaren bilaketa partekatua sustatzeko. Atal honetan Baketikek hainbat gairen inguruko bere ikuspegia eta proposamenak aurkezten ditu, zu bezalako pertsonen arteko eta erakundeen arteko elkarrizketa horren abiapuntu bezala.

BIZIZIKASI BILDUMA

ADISKIDETZEA

AUTOR: Baketik

Argitalpen honen  helburua errekontziliazio-prozesu baten edukiari eta ibilbideari buruzko oinarrizko ideia adosten laguntzea da. Hiru ataletan egituratua dago: (1) Giza izaera. Pertsona eta gatazkak; (2) Sufrimendua. Biktimizazioa eta biktimak; eta (3) Errekontziliazioa. Oinarri etikoak.

...

Gehiago irakurri > ikus on linePDF-a deskargatu

Bihotzetik modulu didaktikoa

AUTOR: Baketik

Euskal auzian izandako giza eskubideen urraketen biktimemiko elkartasuna ikasgeletan aplikatzeko pedagogia-proposamena da

...

Gehiago irakurri > ikus on linePDF-a deskargatu

Boluntariotzan edo elkartasunean norberaren konpromisoa nola hobetu

AUTOR: Baketik

Gizakia hobetzeko eta bere egoera berreraikitzeko gai da. Alabaina, gizakiaren arazo handienetako bat hau da: izugarrizko trebezia du bere buruari tranpa egiteko eta gezurra esateko bere buruaz eta egoeraz. Hobetzeko eta bere burua engainatzeko gaitasun handieneko eremuetako bat borondatezko lanarena eta elkartasunarena ditu gizakiak. Borondatezko lanaz edo elkartasunaz mintzo garela, ez gara a...

Gehiago irakurri > ikus on linePDF-a deskargatu

Sufrimendua ulertzea: aurre egiteko eta laguntzeko

AUTOR: Baketik

Lan handia ematen digu sufrimenduak; asko sufriarazten digu sufrimenduak. Bizitzaren eta elkarbizitzaren ezinbesteko osagaia eta baldintzatzailea dugu, eta, askotan, ezjakin eta ezgai sentitzen gara haren aurrean.  Alabaina, ez da askorik hitz egiten sufrimenduaz, edo azaletik hitz egiten da, eta ez zaigu erakusten, inondik ere, hari aurre egiten edo harekin bizitzen.

...

Gehiago irakurri > ikus on linePDF-a deskargatu

Berrikuntzaren etika baterako oinarriak

AUTOR: Baketik

Berrikuntza boladan dago eta, Baketik-en iritziz, berraztertzea behar du. Gaur egun eragingarria den edozein aldaketa jotzen da berrikuntzatzat. Eragingarritasun-agindu ausartegia da. Litekeena da «hipoteka zaborrak» horrelako berrikuntza baten ondorio izatea. Bizizikasi pedagogiaren ustez, eragingarriagoa da eragingarria bakarrik izaten ez saiatzea. Berrikuntzak helburu prosoziala ...

Gehiago irakurri > ikus on linePDF-a deskargatu