BLOGA

Bizitza, elkarbizitza eta orokorrean gu geu eta bizitza bera nolakoak diren hausnartzeko istorio eta iritziak zabaltzeko gunea da hau.
Post laburrak eta estilo xumez idatzitakoak dira. Baketikek ez zaitu aspertu nahi. Hausnarketak eta galderak eragin nahi dizkizu. Zure iruzkinak ere ongi etorriak izango dira.

Giza Eskubideak: argi-ilunak argituz (III)

2018-05-02

Gaurkotasuna eta injustiziaren kontrako ipar-orratz.
Zintzoak izan behar dugu. Historian lehen aldiz, giza-eskubideak aztertu eta euren agendetan mantentzen dituzten nazioarteko erakundeak ditugu. Horrek ez du kentzen, ordea, gero eta gizatasun gutxiago duten gerrak bizi-bizirik egotea eta giza-eskubideak urratzen jarraitzea hainbat eta hainbat estatutan, baita nazioarteko hitzarmenak onartzeko arazorik izan ez duten estatu demokratiko zenbaitetan ere.

Hala eta guztiz ere, umiliazio eta jazarpen fisikoarekiko gaitzespena, eskubide murrizketen ukazioa… gaur egun jada gutxi-gehiago onartuta dauden giza duintasunaren edo gizarteko kide ororenganako errespetua bezalako oinarri moral eta etikoen parte dira jada.

Horregatik, argi-ilunez beteriko balantzea egin arren, giza-eskubideek bidegabekerien aurkako borroka artikulatzeko elementu baliagarriak izaten jarraitzen dute, giza-duintasuna eta biktimen justizia beharra erdigunean jarriz eta lan-eremua bera markatuz; etengabe eraikitzen doan heinean, lan-eremu horretara eskubide berriak gehitu beharko ditugu, ezinbestekoa baita adierazpena sortu zenean hura bultzatu zutenen eremu kognitiboetatik eta sentsibilitateetatik at gelditu ziren eskaera eta onarpenak ere integratzea.



 

...

Parekatu