BLOGA

Bizitza, elkarbizitza eta orokorrean gu geu eta bizitza bera nolakoak diren hausnartzeko istorio eta iritziak zabaltzeko gunea da hau.
Post laburrak eta estilo xumez idatzitakoak dira. Baketikek ez zaitu aspertu nahi. Hausnarketak eta galderak eragin nahi dizkizu. Zure iruzkinak ere ongi etorriak izango dira.

Tertulia politikoekin kokoteraino

2016-11-15

Telebistako eguneroko programazioari errepaso bat egitea nahikoa da ikusteko tertulia politikoa presente dagoela egun osoan zehar. Gaur egun, kate pribatu handietan goizez, arratsaldez eta gauez gai politikoen inguruko eztabaidak eskaintzen dizkigute.



Hasieran programa hauek sikiera "ospetsuen" bizitza pribatuari buruzko horiek baino hobeak zirela uste nuen. Gaur onartzen dut kokoteraino nagoela tertulia hauekin. Politika entretenimendurako elikagai bihurtu dute. Ez dakit oso ondo zer esan nahi duten "entretenitu" hitzarekin baina pertsonalki uste dut oso urruti dagoela informatu, hezi edo hausnarketa sustatu bezalako aditzekin.



Tertulia hauek ez ditut gustuko, haientzat politika alderdi politikoek egiten duten hura baino ez baita, eta hori ez da egia. Gainera, ez dute alderdi guztientzat lekurik ere uzten. Espainiaren kasuan, lau alderdi soilik daudela dirudi. Eztabaida politikoa liskar politikoarekin nahasten dute gainera. Inolaz ere ez da eztabaida eta hausnarketa bultzatzen, baizik solaskideek elkarri eraso egitea. Are gehiago, “eskuinkada” onenak ematen dituzten haiek dira ondoen funtzionatzen dutenak. Horrela, larunbat gauean entretenitzen gaituena, dirudienez, elkarrengandik banatzen gaituen hura ikustea da eta ez batu gaitzakeena.



Errealitatetik urrun dago hori. Gure aurrerapausoak akordioetatik etorri dira beti. Etorkizuneko aurrerapausoak ere hala etorriko dira. Ez liguke harritu behar krispazioa eta politikarekiko aspermena ez murriztea, orduak joan, orduak etorri, gladiadoreen arteko borroka batekin nahasten bada politika.

Iker Uson

...

Parekatu

skill

2017-08-04 05:01:13

Great Article it its really informative and innovative keep us posted with new updates. its was really valuable.Repliche Orologi very good.

skill

2017-08-04 04:47:20

Great Article it its really informative and innovative keep us posted with new updates. its was really valuable. thanks a lot.<a href="http://www.vipmontre.fr/">replliques montres</a> very good.