BLOGA

Bizitza, elkarbizitza eta orokorrean gu geu eta bizitza bera nolakoak diren hausnartzeko istorio eta iritziak zabaltzeko gunea da hau.
Post laburrak eta estilo xumez idatzitakoak dira. Baketikek ez zaitu aspertu nahi. Hausnarketak eta galderak eragin nahi dizkizu. Zure iruzkinak ere ongi etorriak izango dira.

Finantza-hezkuntza ala hezkuntza etikoa?

2015-06-19

Duela egun batzuk, aspaldiko prentsa begiratzen ari nintzela, Espainiako banku handi bateko kontseiluko kide batek idatziriko artikulu bat topatu nuen. Bertan, eta bere nagusia aipatuz, bankuko presidentea hain zuzen, zera zioen, bere ustez oso interesgarria eta beharrezkoa litzatekeela pertsonok, orokorrean, finantza-hezkuntza jasotzea. Bere ustez, krisi ekonomikoa jendeak finantza arloan hartutako erabaki okerren erakuslea da eta, beraz, oso gomendagarria litzateke hiritarrek euren finantza-aktiboak kudeatzeko gaitasunak hartzea.

 

Harrigarria da, inondik inora, Espainiako banku nagusienetako bateko kide batek, —eta edonori eragin diezagukeen heinean lurraldetasunarena alde batera utziz—, egungo krisiaren konponbidetzat hartzea gizon eta emakume xumeek, esan dezagun kontu korronte eta hileko hipoteka baten erabiltzaileek, finantza arloko heziketa jaso behar izatea. Errieta paternalista begitantzen zait niri, “zuen finantza-arriskuak kudeatzen jakin ez duzuenez, ikasi egin beharko duzue berriro gerta ez dadin” moduko bat.

 

Egungo mundu kapitalista-finantzari honetan finantzen abezea kontrolatzeak duen garrantziaren puntuan ados egonik ere, autokritikarako lerro batzuk faltan botatzen ditut artikuluan. Ala hiritarrak soilik izan dira, akaso, euren finantza-kudeaketan nahastu diren bakarrak?

 

Horregatik animatzen zaituztet denok, baita finantza munduan eragina duten pertsonak ere, hezkuntza etikoan sakontzera eta gure erabaki finantzarioen azken xedeez hausnartzera. Izan ere, pertsonei bizkarra ematen dien finantza-hezkuntza bat ez da etikoa, eta etikoa ez bada, bere azken helburua ez da jada pertsona izango. Horrela bada, finantza-hezkuntza bai, baina etikan oinarritua, garai zail hauetan geure buruari galdetu beharrekoa baita dena libre ote den gure ondarea handitzeko, izan banku batena ala izan norberarena.

 

Iker Uson

...

Parekatu

marnan

2017-07-20 08:24:48

Design a bracelet for her cheap pandora
Get her a bracelet with beautiful charms that symbolise the unforgettable moments you have shared.

imitatie rolex horloges

2017-05-20 10:36:21


Both cheap and gorgeous fine imitation watches;<a href="http://www.replicawatches.be/categorie/cartier/">Cartier replica horloges</a> filling your success sty le!
<a href="http://www.replicawatches.be/categorie/breitling/ ">Breitling replica horloges</a> Replica watch online.

nike shoes

2017-05-04 04:07:16

[url=http://www.torico.co.uk/]Nike Shoes[/url]
[url=http://www.kreaspacio.com/]orologi replica[/url]

nike shoes

2017-05-04 04:05:32


Great Article it its really informative and innovative keep us posted with new updates. its was
reallyvaluable. thanks a lot.<a href="http://www.kreaspacio.com/">orologi replica</a>
<a href="http://www.torico.co.uk/">Nike Shoes</a>

tadacip

2017-04-19 17:59:45

Anadia daily cialis tadacip cipl Ovar viagra medicamento Vale de Cambra v is for viagra Ovar cialis o que ?